Azterein

Koordenatuak: 42°35′11″N 1°27′38″W / 42.5864226°N 1.46047445°W / 42.5864226; -1.46047445
Wikipedia, Entziklopedia askea
Azterein
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaZangozerria
Udalerria 
Administrazioa
Motapartzuergo
Posta kodea-----
Geografia
Koordenatuak42°35′11″N 1°27′38″W / 42.5864226°N 1.46047445°W / 42.5864226; -1.46047445
Azalera0,02 km²
Garaiera718-851 metro
Distantzia60,5 km (Iruñetik)
Demografia
Datu gehigarriak
OharrakEslabak eta Artetak administratua

Azterein[1][a] (8. partzuergoa: Eslaba-Arteta) Nafarroa Garaiko partzuergo bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean.

Eslaba eta Arteta herriek partekatzen dute partzuergo hau.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azterein Oibar ibarran barruan dago geografikoki, baina, administratiboki, Eslaba eta Ezporogi udalerri independenteetan da. Ibar hau Mendialdea Behereko ibarra da.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eslaba eta Arteta (Ezporogi) Nafarroa Garaia mendebaldean kokatzen dira, Zangozako merindadearen muturrean. Herrietara Iruñea eta Jaka arteko errepidea hartuta ailegatzen da. Oibar ibarrean kokatuta dago.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztereingo klima mediterraneo motakoa da, nahiz eta iparraldean klima kontinentalaren ezaugarriak izan. Iparraldeko gune menditsuenetan prezipitazioak ugariagoak dira, urtero 800mm inguru, baina zenbat eta hegoalderago urriagoak, herrigunean, esaterako, 500mm euri baino ez dira jausten urtero. Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da eta urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak.

Aztereingo ako basoak asko gutxitu dira denboraz, gaur egun, jatorrizko haritzen eta arteen hedadura 223 hektareakoa baino ez dela. Arteei eta haritzei XIX. mendetik birlandatutako pinu lariziar austriarrak batu arren, basoak herriko azaleraren %7,1 baino ez ziren XX. mendearen amaieran.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eslaban edo Ezporogin ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Lerga pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 612 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]


    Datu klimatikoak (Lerga, 1974-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.0 21.5 25.5 27.0 34.5 38.0 40.0 40.0 37.5 31.0 23.0 19.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.2 10.0 13.4 15.2 19.8 24.7 28.2 28.1 23.9 18.1 11.9 8.8 17.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.7 6.0 8.8 10.6 14.6 18.8 21.7 21.7 18.2 13.6 8.4 5.5 12.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.3 1.9 4.2 5.9 9.4 12.9 15.1 15.3 12.5 9.1 4.9 2.2 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -10.0 -10.0 -10.0 -1.5 0.0 4.0 8.0 5.0 4.0 -1.0 -6.5 -8.5 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 61.8 52.7 57.2 86.6 62.2 49.6 28.9 29.0 66.4 78.2 82.7 74.0 729.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 48.6 34.5 68.7 59.0 37.0 54.2 42.5 86.3 118.5 64.7 78.7 54.7 118.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.9 10.0 9.3 13.0 11.9 7.6 5.8 6.1 8.0 12.3 12.7 12.3 119.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.3 2.7 1.5 0.9 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 0.1 3.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /as̻teɾéin/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Oibar» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  3. Lergako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]