Mendialdea Beherea

Koordenatuak: 42°34′05″N 1°22′23″W / 42.56801688°N 1.37318281°W / 42.56801688; -1.37318281
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendialdea Beherea
Datu orokorrak
Motaeskualde geografiko
Azalera300 km²
Geografia
Map
Koordenatuak42°34′05″N 1°22′23″W / 42.56801688°N 1.37318281°W / 42.56801688; -1.37318281
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Mendialdea Beherea[a] Nafarroako eremu geografikoa da, Zangozerriko iparraldean kokatua. Tradizioz nekazaritzarako izan den eremua da, baina bere berezitasunak ditu, Peñako, Uxueko, Izkoko eta Leireko mendilerroen artean kokatua baitago. Hauek dira eskualdea osatzen duten herriak: Lerga, Eslaba, Ageza, Zare, Oibar, Galipentzu eta Kaseda. Bizkaia ibarra osatzen zuten herriak ere sartuta egoten ziren, baina orain guztiak jenderik gabe daude. Batzuetan, Zangozara, Ledeara, Esara eta Xabierrera, edo Urraulbeitira eta Urraulgoitira ere hedatzen dira, baina oso gutxitan.

Zangozako merindadearen barruan dago kokatuta.

Gainera, Nafarroako bost ardo-eskualdeetako bat da, eta 1500 hektarea mahasti inguru ditu. Kasu honetan ere Donamartiri Untz gehitzen da.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erliebe eta material desberdinen gainean garatutako lurzoruak hartzen ditu. Hala, hegaletan, iparraldereneko aldean, lodiera aldakorreko lurzoruak daude, harririk gabeak, eta ehundura astunak itsas Eozenoko marga grisen gainean, Irunberriko arroan. Gainerako mendi-mazeletan lodierako eta harritasuneko lurzoru aldakorrak ageri dira, ehundura franko finak edo limosoak, Ebro ibarreko tertziario kontinentaleko tuparri eta hareharrien alternantzien gainean. Azkenik, haranen hondoetan eta Irati eta Aragoi ibaietako alubioi-terrazen hondakinetan, hau da, lur lauetan eta maiz hartxintxar ugarirekin, mahastiak lur sakonak hartzen ditu, egitura frankoak eta drainatze bikainekoak.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /menð̞ialð̞é.a be.eɾé.a/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]