Ezporogi
|
Ezporogi |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Ezprogui | |
| Estatua Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea |
|
| Alkatea | María Camino Landarech Zozaia (San Andrés) |
|
| Herritarra | ezporogiar | |
| Koordenatuak | 42°34′0″N 1°25′4″W / 42.56667°N 1.41778°WKoordenatuak: 42°34′0″N 1°25′4″W / 42.56667°N 1.41778°W | |
| Eremua | 46,55 km2 | |
| Garaiera | 576 m | |
| Distantzia | 55 km Iruñera | |
| Posta kodea | 31492 |
|
| Biztanleria | 54 bizt (2009) | |
| Dentsitatea | 1,16 bizt/km² | |
| Sorrera | 1197 | |
Ezporogi Nafarroako udalerria da, Zangozako merindadeko Oibar eskualdean kokaturik. Bizkaia izeneko ibarrean kokaturik, gaur egun Ageza, Moriones (herriburua) eta Ezporogi herriek osatzen dute udalerri hau. 46,55 kilometro koadro ditu azalera, eta, 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 54 biztanle. Mugakideak honako hauek dira: Ibargoiti iparraldean, Leatxe eta Zare ekialdean, Galipentzu eta Eslaba hegoaldean, eta Leotz mendebaldean.
Pascual Madozen Hiztegiaren arabera, Oibar eta Bizkaia ibarra osatzen zuten herriak honako hauek ziren: zulaka nagusiaren arroan, Sabaiza, Usunbeltz, Gardalain, Getadar, Moriones eta Ezporogi; zulakaren adarrean, berriz, Julio, Arteta eta Loia; Aiesa ibarreko irteeran dago. Udal bakarra zen, eta hartan zinpekoek eramaten zuten herrien ordezkaritza.
Udalerria egun ezagutzen dugun lur-eremua 1857ko erroldatik aurrera agertzen zaigu: urte horietan Ezporogi izena zeramanak Gardalain eta Morionesekin bat egin zuen.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala eta kokapena
[aldatu] Klima
Herrigunearen kanpoaldean Getadar herri hustuan, itsasoaren mailatik 710 metrora, Nafarroako gobernuak jarritako meteorologikoa dago.[1]
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 498 | 539 | 486 | 462 | 383 | 351 | 317 | 247 | 116 | 86 | 76 | 61 | 60 |
2008ko erroldaren arabera, ez zen etorkinik bizi Ezporogin.
[aldatu] Ekonomia
Ezporogiko udalerriaren mugetan, Izko mendizerran, eta Ibargoiti, Leatxe, Oibar eta Irunberri bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Izko" izeneko parke eoliko dago. Instalaturiko potentzia 33,00 megawatteko da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.
Horrez gain, udalerriaren ekialdean, Leotz eta Ibargoiti bitartean, "Ibargoiti" izeneko parkea dago, instalaturiko potentzia 28,08 megawattekoa da.
[aldatu] Politika
[aldatu] Udal hauteskundeak
2007an Agrupación Electoral La Vizcaya herri ekimeneko Miguel Ángel Basterra del Castillo aukeratu zuten alkate; udalbatzako zinegotzi bakarra ere izan zen. Baliogabeko botoak 2 izan ziren (emandako guztien %5) eta 17 boto zuri izan ziren (botoen %44,74). Abstentzioa %31,03koa izan zen.
| Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
| Miguel Angel Bazterra del Castillo (AE-La Vizcaya) | 21 | Bai |
2011n, ordea, Agrupación Independiente San Andrés (AISA) zerrendako hirurak zinegotzi bihurtu ziren eta haietako bat, María Camino Landarech Zozaia, alkate. San Andrés ere aurkeztu egin zen[2][3].
[aldatu] Udaletxea
Ezporogiko udaletxeko idazkaria, Eslaba, Zare, Larraga eta Lergako idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Ageza kontzejua
[aldatu] Alkateak
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | ||
| 2007-2011 | Miguel Ángel Bazterra del Castillo | La Vizcaya |
| 2011- | María Camino Landarech Zozaia | San Andrés |
[aldatu] Euskara
Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Ezporogi eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %16,70ek zekien euskaraz hitz egiten.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. LIV, Iruñea, 1998. ISBN 84-235-1138-3
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Ezporogiko argazkiak lasonet.com webgunean.
- (Gaztelaniaz) Ezporogiri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Ezporogiko Moriones kontzejuaren ikuspegia Google Street View-n.
| Bizkaia ibarra | ||
|---|---|---|
| Aiesa | Arteta | Ezporogi | Gardalain | Getadar | Julio | Loia | Sabaiza | Usunbeltz | ||