Bab el-Mandeb
Wikipedia(e)tik
Bab el-Mandeb[1] —Bab el-Mandeb itsasartea bezala ere ezaguna— (arabieraz: باب المندب, bāb al-mandib; esangura: Deitorearen atea) Itsaso Gorria eta Adengo golkoaren arteko itsasartea da, Yemen (Arabiako penintsula) eta Djibutiko Errepublika (Ekialdeko Afrika) banatzen dituena. 30 km inguruko zabalera du. Bab el-Mandeb ezinbesteko pasabidea da, Ekialde Urruneko bidean, Suezko kanaletik igarotako ontzi guztientzat. Uharte nagusia: Perim (Yemen).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.