Babiloniako Lorategi Esekiak

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lorategiak, margoturiko irarlan batean (Martin van Heemskerck, XVI. mendea).

Babiloniako Lorategi Esekiak, baita ere Semiramisen Lorategiak, Munduko Zazpi Mirarietako bat ziren.

Gutxi gora behera 600an Kaldeako erregeak, Nabukodonosor II.ak opari eder bat egin nahi izan zion bere emazteari, Amitisi. Opari honek bere maitasuna erakusteko egin zuen Nabukodonosor II.ak eta Amistiri, bere (Amistiren) lurraldeak oroitarazteko, oso desberdinak baitziren Babiloniako lautadekin konparatua.

19.600 metroko azaleran eraiki zen. Harrizko terrazez egina zegoen, 6 metro luzera zuten arkuez eutsita, 90 metroko altuera zutenak.

Erregearen gazteluaren ondoan zegoen eta bisitariek ikusi ahal izateko errekatik hurbil ere sartzea debekatua zegoen eta.

Gainaldean ur depositu bat zegoen lorategiak ureztatzeko. Han beti hezetasuna zegoen beti lore asko egoteko. Babiloniako lautada horietan oso polita izan omen zen hor ohian bezalako bat izatea. Barrualdean logela batzuk zeuden lorategietan bisitariek nekatzen baziren han atseden hartzeko. Urteekin zahartzen joan zen. Lehenengo Pertsiarren konkistarengatik, gero urteengatik eta Evemerok eragindako sute batengatik hiria konkistatu zuenean K. a. 125. urtean, monumentu hau osotara suntsituz.

[aldatu] Ikus, gainera


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Babiloniako Lorategi Esekiak