Kurdistan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kurdistan

Ez da estatua
Kurdistango bandera
Bandera
Kurdistango armarria
Armarria
Kurdish-inhabited area by CIA (1992).jpg
Hiri nagusiak Heuler (Arbil), Kirkuk, Sine (Senna), Kamislu (Al Kamishli), Diyarbakir
Administrazioa Irak, Iran, Siria eta Turkia
Eremua 191.660 - 392.000 km²
Biztanleria 25-30 milioi (-)
Administrazioa Irak, Iran, Siria eta Turkia
Dirua
Herritarra kurdu
Hizkuntza(k) kurduera, turkiera, arabiera

Kurdistan kurduen estaturik gabeko nazioa da, Turkiaren, Iraken, Iranen, Siriaren eta Armeniaren artean banatua, Asiako mendebaldean dagoena.

Estimatutako azalera 191.660-392.000 km²-koa da, eta populazioa 25-30 milioi biztanle inguru. Kurduera da euren jatorrizko hizkuntza.

Newroz egun nazionala ospatzen dute martxoaren 20, 21 edo 22 inguruan, urte berria markatzen duena.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turkiak hartzen du lurralde kurdurik handiena, bertan 14-21 milioi pertsona bizi dira. Iranen, berriz, 4.8-6.6 milioi kurdu bizi dira, Iraken 4-6 milioi eta Sirian 0.9 - 2.8 milioi.

Azkenik, lurraldetik kanpo, honako kopuru hauek ditugu: Alemanian 500.000-600.000, Afganistanen 200.000, Azerbaijanen 150.000, Israelen 100.000, Libanon 80.000, Suedian 60.000, Georgian 34.000-60.000, Armenian 42.139, Turkmenistanen 40.000 eta Erresuma Batuan 25.000.

Eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mosul/Mûsil (Irak): 1.739.800 biztanle (2002).
  2. Kermanshah (Iran): 822.921 biztanle (2005).
  3. Kirkuk (Irak): 755.700 biztanle (2003).
  4. Diyarbakır/Amed (Turkia): 721.000 biztanle (2005).
  5. Van/Wan (Turkia): 284.464 biztanle (2005).
  6. Bitlis (Turkia): 38.130 biztanle (1990).

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kurduaren hedapena

Kurduerak dialekto nagusi hauek ditu: Kurmanji, Sorani, Kermanshahi, Laki, Gorani eta Zazaki. 30 milioi hiztun inguru dauzka.

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kurdu gehienak musulman sunniak dira, baina inguruko turkiar eta arabiar ez bezala, Hanafi eskola juridiko islamiarrareko partaideak dira, kurduak Shaafi islamiar eskolakoak dira. Aipamen berezia merezi du eurenean sufismoak duen garrantziak, mendeetan bizi izandako estatuak ordezkatu baitituzte atal askotan, eta sufismoa osatzen duten kofradietako Sheikh-ek edo xekeek izandako matxinada gehienetan buru izan baitira. Bi kofradiak aipamen berezia merezi dute:Naqshbandiya eta Qadiriya. Lehenengoak Otomandarren urteetan arrakasta handia lortu zuen eta oraindik Turkia eta Irakeko alde handietan mantentzen da. Naqsbandiyako partaideak ziren Said eta Barzani Sheikhak. Aurrekoak Ipar kurdistanen izandako errebolta nagusienaren buru izan zen, eta bigarrena Hego kurdistaneko KDP alderdi historikoko buruzagia da gaur egun ere.

Qadiriya-ri dagokioenez, Hego Kurdistanen hegoaldean du arrakasta gehien; bertako partaidea da Talabani familia, PUK alderdiko fundatzaile eta buruzagi-iturri.

Islamiar xiismoari dagokionez, aleviak Ipar Kurdistaneko mendebaldean, dersin, elazig, erzican..., ugariak dira (asko zazaki dialektoaz mintzo dira) dena den aleviar gehienak turkiarrak dira. Ekialdeko Hego Kurdistanen Khanaqin eta Kermanshah barrutietan hamafiar xiiak ugariak dira, Iraneko erlijio ofizialaren partaide dira. Azkenik, Ahl-eHaqq edo Kakai aipatu behar dira: Kermanshah eta Kirkuk hegoaldeko barruti batzuetan ugariak direnak, xiismoaren oso interpretazio heterodoxoa egiten duten taldeak dira eta gehienak gurani dialektoan mintzo dira.

Aipamen berezia Yezidi-ek merezi dute: deabruaren adoratzaile ospea hartu zuten inguruko auzokide kurdu islamiarren artean, baina aditu askok islamaren oso interpretazio berezia egiten duten taldetzat hartzen dituzte gaur egun. Errepresio handia jasan izan dute historian zehar, eta, gaur egun, Hego Kurdistaneko Sinjar barrutietan ugariak dira kristau kaldeoekin batera eta Armeniako errepublikan, Ipar Kurdistanen, bizi ziren gehien-gehienek Alemaniara ihes egin zuten, gehienak kurmanji dialektoan mintzo dira.

Antzinatik egon dira komunitate kurdu eta ez kurdu kristauak eta juduak. Lehenengoak gaur egun Mendebaleko Kurdistanen daude eta bigarrenak Israelera ihes eginak daude.

2001. urtetik aurrera fenomeno berri baten sorrera azpimarratu behar da: islamismoa integrismo bihurtzea. Herri musulman askotan bezala, kurdistanen fenomeno hau ere gertatu da, bai Ipar Kurdistanen bai hegoaldean. Bietan gobernu zentralek indarra hartzen ari ziren talde nazionalisten aurka sustatu zituzten talde islamiarrek integrismora salto egin dute.Esaterako,Turkian Hezbollah izeneko talde bat sortu zuten PKKren aurkako armatzat erabiltzeko, azkenaldian Istambulen jarritako kotxe bonben ardura omen duena. Iraken, berriz, IMK alderdiak eginkizun bera bete du, eta, azkenean, Ansar al islam izeneko talde salafia eman du. Horrek Halabja inguruko barrutietan lurralde oso bat menpean izan du, eta bertan Talibanek Afganistanen osatutako erregimen antzeko bat sortu zuen ustez Iranen laguntzaz, 2003ko inbasioa gertatu arte. Gaur egun, inbasioa borrokatzeko, barneko elkarbizitza oztopatzen ari diren Al Qaeda talde terroristaren sareetan parte hartzen ari dira talde hauek guztiak.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Kurdistan