Bakea elizei tolerantzia eske

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Margolan infotaula Bakea elizei tolerantzia eske (neerlanderaz: Vrede maant de kerken gune tot verdraagzaamheid) 1600eko lehen hamarkada erdiko margolan bat da. Amsterdameko Rijksmuseumen jabetza da, Utrechteko Catharijneconvent Museoari mailegutan lagatakoa.

Deskribapena

Barruko eszena batean, Joan Kalbin dago mahai batera jarrita, txahal errea platerean duela; bere ezkerrean, berriz, Aita Santuak eltze bat heltzen du eta, altzoan, bi katu ditu. Aita Santuaren aldamenean, eserita baita ere, Martin Luther laute instrumentua jotzen ari da. Beheko suaren aldamenean, Menno Simons anabaptista ikus dezakegu erretilu batean ogia duela. Pinturaren ezkerretara, Bakea emakume baten irudian gorpuzten da, eskuan olibo-adaxka bat hartuta. Gelan, bi koadro daude zintzilik: eskuineko armairuan, Ongintza dago bere umeekin. Atzealdeko paretan, Bakea irudikatzen da Justiziaren aldamenean. Eszena nagusiaren inguruan, azalpen-testuak agertzen dira bertso-formaz. [1]

Bruselako Bosman bildumagileak era anonimoan erosi zuen Frantzian 1968an eta, urte horretan bertan, dohaintzan eman zitzaion Amsterdameko Rijksmuseumi. 1977tik, Utrechteko Catharijneconvent Museoak dauka mailegutan.[2]

Gaia

Honelako irudikapen alegorikoak oso gogokoak ziren 1600 erdialdera, eta erakusten dute pertsona guztiek ez zutela erlijio-talde jakin batean kokatu behar izan.[3]

Margolanean, Joan Kalbin saiatzen da bere ezkerreko eskuaz laranja erdia Aita Santuaren eltzera botatzen eta beste erdia, berriz, estutu egiten du arkumearen gainera zuku guztia askatzeko. Laranja, hemen, kalbinismoaren eta Orangeko Etxearen arteko uztarriaren sinboloa da. Marrazkiak erakusten du Erreformaren zaleak zertxobait nagusitu zirela proportzioan beste erlijio batzuk baino, beste erlijio batzuen eragina ere onartu behar zuten arren.[4]

Erreferentziak

  1. Txantiloi:Neerlandera Rijksmuseum, ed. (2016ko ekainaren 28a)..
  2. Txantiloi:Neerlandera RKD, ed. (2016ko ekainaren 28a)..
  3. .
  4. .

Kanpoko loturak