Barakaldo CF

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barakaldo CF
Datuak
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
LigaHirugarren Federazioa
EstadioaLasesarre estadioaBarakaldo
43°18′10″N 2°59′11″W / 43.3028°N 2.9864°W / 43.3028; -2.9864
 7.960
Agintea
EntrenatzaileaImanol De la Sota
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Historia
Sorrera1917
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala

Barakaldo Club de Futbol izen bereko hiri bizkaitarraren futbol taldea nagusia da, 1988tik aurrera 2. B mailan jokatzen duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barakaldo CF 1917an sortu zen eta historian zehar hainbat izen izan ditu: Barakaldo Fútbol Club, Baracaldo Oriamendi, Baracaldo Altos Hornos, Baracaldo Club eta Barakaldo Club de Fútbol, eta kamiseta antzekoa izateagatik Peñarol ezizena ere hartu du. 1918-19 denboraldian Eskualdeko txapelketako C mailan txapeldun geratu zen partida bakarra galdu gabe eta B mailara igo zen. 1919an Lasesarre zaharrean jokatzen hasi zen, baina itsasgora bizietan urak hartzen zuen eta 1922an Eskualeko A mailan zegoela Lasesarre estadioa inauguratu zuen. Inaugurazio partidan Athletic gonbidatu zuen eta bilbotarrek 3-1 irabazi zuten.

Bigarren mailan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1934an Bigarren mailan egin zuen debuta. Garai hartan bi multzo izaten ziren eta Barakaldo bere multzoko bosgarrena izan zen. Hurrengo urtean multzoko hirugarrena. Gerra Zibilaren erruz txapelketek hiru urtetako hutsunea izan zuten. 1939an Barakaldo Oriamendi izenarekin Generalisimoarn Koparen finalerdiak jokatu zituen baina Racing de Ferrolek kanporatu zuen. 1940an itzuli zen liga txapelketa eta Barakaldok 1961 arte bigarren mailan jarraitu zuen (1946an ezik).

Aipatzekoa da 1942-43 denboraldian Bizkaiko Labe Garaien (A.H.V.) babes ekonomikoa jaso zuen eta lehenengo hiru denboralditan janzkera aldatu zuen, kamiseta urdina eta praka zuriak hartuz. 1946an bere aurreko koloreak berreskuratu zituen baina AHV-ren armarria mantendu zuen.

1949an urte bikaina izan zuen. Igotzeko asmotan zebilela Errealaren aurkako partida jokatu zuen. Ikusmina itzela izan zen eta futbol zelaia beteta zegoen, baina donostiarrek irabazi zuten eta Barakaldok azkenean 5. bukatu zuen liga. Urte horretan atzerriko bi talderen aurkako partidak jokatu zituen, Toulouse FC eta Le Havre Athletic talde frantsesen aurka hain zuzen ere.

1952an gazteen taldea txapelduna izan zen Espainian, gerora garrantzitsuak izan ziren jokalariak zeuden bertan, Edu, Cholo, Urquiaga, Larburu, Manolín, Flores, Peña, Ocio, Alonso eta Gorostiza. 1954an ere bikain ibili zen igotzear izan baitzen. Bere multzoko bigarrena izan zen Alavesarengandik hiru puntutara eta ondoren igoera play-offean laugarren egin zuen.

Igoerak eta jeitsierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

22 urte bigarren mailan egin ondoren 1961ean hirugarren mailara jeitsi zen (garai hartan ez zegoen Bigarren B mailarik). Hurrengo urteetan bigarren eta hirugarren mailetan aritu zen. Urterik onena 1977-78an izan zuen, laugarren gelditu baitzen, igo zen Celtarengandik bi puntu eskasera. Bigarren mailako azken urtea 1981a izan zuen.

Bigarren B mailan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordutik aurrera Bigarren B mailan jokatu izan du, 80. hamarkadan hirugarren mailan urte batzuk egin bazituen ere. 29 denboraldi egin ditu bertan, Estatu mailan gehien egin duenetakoa da, eta puntukako sailkapen historikoan Estatuko lehena da. Hiru aldiz gelditu da mailako txapeldun eta gehiagotan jokatu du igoera play-offa baina ez du berriz bigarren mailara igotzerik lortu. 1988an hirugarren mailan txapeldun izan eta bigarren mailara igo zenetik behin baino ez da hirugarren mailan egon baina 2011-12ko denboraldian.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
'
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
(1942)

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023-24 barne:

Estadioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lasesarreko zelai berria.

2001ean Lasesarreko Estadio Berria inauguratu zuten, zelai zaharra (1922) ordezkatuz. 7.960 pertsonarentzat tokia dauka.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea !# Maila Postua Kopa
1999-00 3 Bigarren B maila 4.a 2. itzulia
2000-01 3 Bigarren B maila 12.a 1. itzulia
2001-02 3 Bigarren B maila 1.a
2002-03 3 Bigarren B maila 2.a 1. itzulia
2003-04 3 Bigarren B maila 14.a 2. itzulia
2004-05 3 Bigarren B maila 7.a
2005-06 3 Bigarren B maila 15.a
2006-07 3 Bigarren B maila 6.a
2007-08 3 Bigarren B maila 4.a 2. itzulia
2008-09 3 Bigarren B maila 10.a 3. itzulia
2009-10 3 Bigarren B maila 11.a
2010-11 3 Bigarren B maila 20.a
2011-12 4 3. maila 2.a
2012-13 3 Bigarren B maila 5.a
2013-14 3 Bigarren B maila 8.a 2. itzulia
2014-15 3 Bigarren B maila 7.a 3. itzulia
2015-16 3 Bigarren B maila 2.a 1/32
2016-17 3 Bigarren B maila 13.a 2. itzulia
2017-18 3 Bigarren B maila 6.a
2018-19 3 Bigarren B maila 4.a 1. itzulia
2019-20 3 Bigarren B maila 14.a
2020-21 3 Bigarren B maila 10.a/7.a
2021-22 5 3. maila RFEF 4.a
2022-23 5 3. maila RFEF 1.a
2023-24 4 2. maila RFEF 1. itzulia

Lehen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barakaldo CF 2014-2015

Barakaldo CF 2015-2016

Barakaldo CF 2016-2017

Barakaldo CF 2017-2018

Barakaldo CF 2018-2019

Barakaldo CF 2019-2020

Barakaldo CF 2020-2021

Barakaldo CF 2023-2024

Emakumezkoen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barakaldo Club de Futbol
(emakumezkoak)
EntrenatzaileaRaúl Guijarro
Ruben Guijarro
LigaEuskal Liga
2019-207.a
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Urtea Maila Postua
2012-13 Euskal Liga 1.a
2013-14 Euskal Liga 12.a
2014-15 Euskal Liga 6.a
2015-16 Euskal Liga 8.a
2016-17 Euskal Liga 10.a
2017-18 Euskal Liga 7.a
2018-19 Euskal Liga 6.a
2019-20 Euskal Liga 7.a

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]