Real Club Celta de Vigo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Real Club Celta de Vigo
Ezizena(k) Celtiña
Sorrera 1923
Futbol zelaia Balaídos
(Edukiera: 31.800)
Presidentea Galizia Carlos Mouriño
Entrenatzailea Espainia Luis Enrique Martínez
Liga La Liga
2012-13 La Liga, 17.
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2012ko galiziarren arteko derbia, Deportivoren aurka.

Real Club Celta de Vigo 1923an sortutako Vigoko (Pontevedra, Galizia) futbol taldea da, lehen mailan jokatzen duena. Titulurik irabazi ez badu ere Lehen mailan denboraldi gehien egin duen 11. taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera eta lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX mendearen hasieran hasi ziren futbol taldeak sortzen Galizian. Kaietan zeuden itsasontzi britainiarretako langileak jokatzen zituzten futbol partiduek piztu zuten kirolarekiko grina eta Vigon bi talde osatu ziren: Real Vigo Sporting Club eta Real Club Fortuna de Vigo. 1906tik hasita bi talde hauek irabazi zituzten eskualdeko txapelketak. 1908an Vigo Sporting bera Kopako finalera iritsi zen baina Real Madrilek 2-1 irabazi zion.

1923an biek bat egitea erabaki zuten beren indarrak batu eta Estatuko txapelketetara salto egiteko eta horrela sortu zen Real Club Celta de Vigo.

1928an Liga osatu zenean Lehen mailan aritzea tokatzen zitzaion baina A Coruñako Deportivoren kontrako presioagatik bigarren mailan kokatua izan zen. Harturiko hasarrearen ondorioz Ligatik atera zen eta ez zen 1935 arte itzuli. Ordutik dator Celtakoen Deportivorekiko ezin ikusia.

Lehen mailako taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Zibila bukatu zenean lehen mailara igo zen eta 20 urtez bertan mantendu zen. Emaitzarik onena 1948ko laugarren postua izan zuen. Urte hartan Kopako finala ere jokatu zuen Sevillaren aurka galdu zuena. 1958an ordea jeitsi egin zen eta 10 urte egin zituen bigarren mailan.

1969an berriz igo zen lehen mailara eta 1971ean lorturiko seigarren postuak UEFAn jokatzeko aukera eman zion. 80. hamarkadan gora eta behera ibili zen baina 1993an talde berri batekin indartsu sartu zen Ligan. 1994ean eta 2001ean Kopa finaletara iritsi zen baina bietan Zaragozak irabazi zion. Tartean 1994-95 denboraldia bukatzerakoan elkarte anonimoaren abalak garaiz ez aurkeztu izanagatik federazioak Celta eta Sevilla Bigarren B mailara jeitsiarazi zituen. Manifestazio handiak izan ziren hiri bietan eta azkenean federazioak atzera egin eta 22 ekipotako Liga osatu zen, bi urte iraun zuena.

EuroCelta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000 urtean UEFA Intertoto Kopa irabaztea lortu zuen. 2002-03 urtean bere Ligako sailkapenik onena errepikatu zuen, laugarren postua, eta horrek UEFAko Txapeldunen Ligan jokatzeko aukera eman zion. Miguel Anjel Lotina zen entrenatzailea garai honetan.

Bitxikeria bezala aipatzekoa da Celta izan dela lehenengo taldea Estatu Espainiarrean partidu batean 11 jokalari atzerritar batera jokatzen izan dituena.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004 urtean bigarren mailara jeitsi zen. Urtebete behean egin ondoren berriz lehenengo mailara igo eta seigarren postuan bukatu zuen, berriz ere Europara itzuliz. Hala ere hurrengo urtea makala izan zuen oso eta 18. bukatu ondoren maila galdu zuen. Bost urte jarraian bigarren mailan egon ondoren 2012-13 denboraldia maila gorenean jokatu eta azken partidan bada ere salbatzea lortu du.

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Celtaren armarrian Bi "C" letra daude (Club Celta), koroa bat (Real) eta Santiagoen gurutzea. Gurutze hau nork eraman erabakitzeko Celta eta Deportivoren artean partida bat jokatu zen eta Celtak irabazi zuen.


Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko urtarrilaren 31n[1]

Zbk. Postua Jokalaria
1 Galizia ATE Sergio Álvarez
2 Galizia ATZ Hugo Mallo
3 Katalunia ATZ Andreu Fontàs
4 Galizia ERD Borja Oubiña (kapitaina)
8 Galizia ERD Álex López
9 Espainia AUR Mario Bermejo
10 Espainia ERD Nolito
11 Brasil AUR Charles
12 Brasil ERD Rafinha (Barcelonak utzia)
13 Galizia ATE Yoel
14 Txile ERD Fabián Orellana
Zbk. Postua Jokalaria
15 Euskal Herria ATZ Jon Aurtenetxe (Athleticek utzia)
17 Gabon ERD Lévy Madinda
19 Galizia ATZ Jonny
21 Espainia ATZ Íñigo López (PAOKek utzia)
22 Argentina ATZ Gustavo Cabral
23 Danimarka ERD Michael Krohn-Dehli
24 Argentina ERD Augusto Fernández
25 Brasil AUR Welliton (Spartak Moskuk utzia)
29 Galizia AUR Santiago Mina
30 Galizia ATZ David Costas

Utziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Postua Jokalaria
Espainia ATZ Samuel Llorca (Alavesen 2014ko ekainaren 30 arte)
Venezuela ATZ Andrés Túñez (Beitar Jerusalemen 2014ko ekainaren 30 arte)
Espainia ERD Cristian Bustos (Sporting Gijónen 2014ko ekainaren 30 arte)
Zbk. Postua Jokalaria
Galizia ERD Jota (Eibarren 2014ko ekainaren 30 arte)
Galizia ERD Jonathan Vila (Beitar Jerusalemen 2014ko ekainaren 30 arte)

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000an irabazitako UEFA Intertoto Kopa.

Espainiako txapelketak: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espainiako Liga: 0
    • laugarrena 1947-48 eta 2002-03 denboraldietan
  • Errege Kopa: 0
    • lau aldiz finalista, 1908an Vigo Sporting eta 1948, 1994 eta 2001ean Celta

Nazioarteko txapelketak: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000

Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Celta de Vigo Primer equipo (Plantilla). 2014.01.31

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Real Club Celta de Vigo Aldatu lotura Wikidatan


Espainiako Futbol Ligako Lehen Maila Flag of Spain.svg
Almería | Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Celta de Vigo | Elche | Espanyol | Getafe | Granada | Levante | Málaga | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Valladolid | Vila-real