Bayard-Condict eraikina

Koordenatuak: 40°43′34″N 73°59′42″W / 40.726°N 73.995°W / 40.726; -73.995
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bayard-Condict eraikina
 AEBko Leku Historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°43′34″N 73°59′42″W / 40.726°N 73.995°W / 40.726; -73.995
Map
Arkitektura
ArkitektoaLouis Sullivan
EstiloaChicagoko eskola
Ondarea
AEBko Leku Historikoa76001236
Kontaktua
Helbidea65 Bleecker Street

Bayard-Condict eraikina Manhattango NoHo auzoan dagoen eraikin bat da. Bleecker Streeteko 65. zenbakian dago, Broadway eta Lafayette Street artean, Crosby Streeteko burualdean. Louis Sullivan arkitektoak New Yorken egin zuen lan bakarra da. 1897 eta 1899 artean eraiki zen Chicagoko Eskolaren estiloan; arkitekto asoziatua Lyndon P. Smith izan zen. Eraikina, jatorrian, Condict Building bezala ezagutzen zen, Bayard Building bezala berrizendatua izan aurretik. Eraikina, bere garairako diseinu erradikal bat bezala hartu zen, onartutako statu quoa zen Amerikako arkitektura errenazentistaren murrizketen aurka zihoalako, baina eragin gutxi izan zuen New Yorkeko hiriaren diseinu arkitektonikoan, garai horretan Bleecker Street zen gune industrialean zuen kokapenagatik[1].

Eraikina New York hiriko mugarri izendatua izan zen 1975ean[2], eta AEBko Mugarri Historiko Nazionala da 1976tik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. AIA guide to New York City. (4th ed. argitaraldia) Crown Publishers 2000 ISBN 0-8129-3106-8. PMC 44503178. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  2. Guide to New York City landmarks. (4th ed. argitaraldia) John Wiley & Sons, Inc 2009 ISBN 978-0-470-28963-1. PMC 226308081. (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]