Beñat Arrue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beñat Arrue
Bizitza
JaiotzaAizarna1978ko urriaren 11
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaPumori2001eko urriaren 17a (23 urte)
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

Beñat Arrue Gurrutxaga (Aizarna, 1978ko urriaren 11Pumori, 2001eko urriaren 17a) alpinista gipuzkoarra izan zen. Aizarnan (Zestoa) jaioa, Azpeitian bizi izan zen hiru urte zituenetik. "Lagun Onak Mendi Bazkuna"ko bazkidea zen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andeetan, Peru aldean, Huascaran (6.782 m), Artesonraju (6.025 m), Alpamayo (5.947 m), Ishinca (5.530 m) eta Urus (5.420 m) mendiak igo zituen.

Alpeetan, bestela, Monte Rosa (4.633 m) eta Cervino (4.474 m) ikusgarria.

Heriotza eta ondorengoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko urrian, Pumori (Nepal) mendira igotzen ari zela hil zen, 23 urte zituelarik, elur-jausi batek harrapatuta. Beste 4 taldekide ere istripu berean zendu ziren: Javi Arkauz, Cesar Nieto eta Aritz Artieda nafarrak, eta Iñaki Aiertza gipuzkoarra.

Urte batzuk geroago, bere gurasoek adorea hartu zuten Himalaia aldera joateko. Bertan, Beñatek argazki bat atera zuen neskato batean espedizio hartan, eta bidea topatu zuten nepaldar neska horrengana. Hurrengo urteetan ere bisitan joan ziren, eta denborarekin jakin zuten neskatxa gaixorik zegoela, eta giltzurrun arazoak zirela-eta, Euskal Herrira ekarri zuten azkenean. "Pumori, mendiaren alaba" (Iban Gonzalez, 2019) izenburuko dokumentalean jaso zuten istorio triste eta eder hau.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]