Beatriz Galindo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beatriz Galindo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBeatriz Galindo
JaiotzaSalamanca, ezezaguna
Herrialdea Gaztelako Koroa
Lehen hizkuntzaGaztelania ertaina
HeriotzaMadril1535eko azaroaren 23a ( urte)
Hobiratze lekuaQ16552545 Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Francisco Ramírez de Madrid  (1491ko abendua -  1501eko martxoaren 17a)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
HizkuntzakGaztelania ertaina
Berpizkundeko latina
greziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, medikua eta Errenazimenduko humanista
Enplegatzailea(k)Salamancako Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Institutua
Elisabet I.a Gaztelakoa
Izengoitia(k)la Latina

Beatriz Galindo, la Latina ezizenez deitua, (Salamanca, Espainia, 1465Madril, Espainia, 1534ko azaroaren 23a) idazlea eta humanista izan zen, Elisabet I.a Gaztelakoaren latin eta gramatika irakaslea eta erreginaren dama. 

Bizitza [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salamanca hirian jaioa, haren jaiotza datak zalantza batzuk sortzen ditu: ikerlari gehienek uste dute 1465an jaio zela, baina beste batzuk 1464an jaio zela jasotzen dute.

Familia noble batean jaio zen, aberats izandakoa, baina pobretua. Seguruena Gaspar de Gricio, Joan Aragoikoa Asturiasko printzearen idazkari izan zena gortean eta, ondoren, Elisabet I.a Gaztelakoaren errege idazkari izandakoa. Horrela izanez gero, Juan López de Gricio zen Beatriz Galindoren aita, Leongo aitoren semea, eta Écijako galindotarrekin senide zena.[1] Beste aukera da, aita Martín Fernández Galindo izatea, Écijako zalduna eta Santiagoren Ordenaren komendadore izandakoa.[2]


Azkarra eta letren zalea zenez, gurasoek erabaki zuten gramatikako klaseak jasoko zituela Salamancako Unibertsitatean, gero moja bihurtzeko. Latinerako gaitasun handiak erakutsi zituen; hamabost urte zituela, latinez irakurri eta testu klasikoak itzuli ez ezik, hitz eta idatzi ere egin zezakeen. Bere ospea Salamancan zabaldu zen lehendabizi, eta geroago Gaztelako erreinu guztian zehar; horrela, la Latina ezizena hartu zuen.Greziera klasikoa ere bazekien, eta Aristotelesen zalea zen bereziki. Hori horrela, olerkiak (latinez) idatzi zituen eta Aristotelesen lanei iruzkinak. Badirudi, Teologia eta medikuntza ere ikasi zituela.

1486an, moja izateko prestatzen ari zela, Elisabet I.a Gaztelakoak deitu zuen gortera, Gonzalo Fernández de Oviedo garaiko kronistak zioenez. Dena den, ez zituen irakasle lanak bakarrik egin, izan ere, erreginaren aholkularia ere izan zen, garaiko Lucio Marineo Sículo idazlearen arabera.

1491n ezkondu zen Errege-Erregina Katolikoen aholkulari eta artillero Francisco Ramirez de Madridekin (Errege-Erreginek 500.000 marabediko dotea eman zioten). Bi seme izan zituzten[3], Fernan eta Nuño. 1501ean alargun gelditu zen, eta ondorioz, gortetik alde egin zuen eta Madrilgo, Vianako jauregira joan zen bizitzera.

Beatriz Galindori zor zaio bere omenez izena daraman Latina auzoko ospitalearen eraikuntza (1499-1507), eta baita Madrilgo Concepción Francisca eta Concepción Jerónima komentuak ere. Azken horretan izan zen lurperatua.


Beatriz Galindori egindako oroigarria Madrilen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Luis de Salazar y Castro, Advertencias históricas... (Madrid, 1688), 138-139. or.; Gonzalo Fernández de Oviedo, Batallas y quinquagenas, II. liburukia (Madril, RAH, 2000), 187-188.or..
  2. Beatriz Galindo In Real Academia de la Historia
  3. Bel Bravo, María Antonia. Humanismo y humanistas españolas.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AMORÓS, Andrés (2000). Antología comentada de la literatura española. Madril: Castalia. ISBN 84-7039-803-2.
  • ARIZA, Manuel, y CRIADO MARTÍNEZ, Ninfa (1998). Antología de la prosa medieval. Madril: Biblioteca Nueva. ISBN 84-7030-476-3.
  • GÓMEZ REDONDO, Fernando (2000). Artes poéticas medievales. Madril: Ediciones del Laberinto. ISBN 84-87482-84-8.
  • LLANOS Y TORRIGLIA, Félix de (1920) Una consejera de Estado: D.ª Beatriz Galindo «la Latina». Madril: Reus.
  • CARABIAS TORRES, Ana María (2019). Beatriz Galindo y Lucía de Medrano: ni maestra de reinas ni catedrática de derecho canónico, en Investigaciones Históricas, época moderna y contemporánea, 39: 179-208.
  • CARABIAS TORRES, Ana María (2021). "Los problemas de interpretación de las fuentes documentales sobre Beatriz Galindo «La Latina»", en Studia Historica. Historia Moderna, 43/2: 71-104.

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]