Becky Siegel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Becky Siegel
Bizitza
JaiotzaDenver, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
Juan Carlos Erregea Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta koreografoa

Becky Siegel (Denver, Colorado, AEB, 1959) dantzaria, koreografoa eta zuzendaria da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere heziketa New Yorken hasi zuen, non Martha Grahamekin, Merce Cunninghamekin eta Melissa Haydenekin ikasi zuen, besteak beste. Dantzarako lizentzia Columbia Unibertsitatean lortu zuen (New York), Summa Cum Laude graduatu zen eta dantzaren urteko lehen saria jaso zuen.

Siegelek Arte Eszenikoen Masterra du Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatean (Alicia Alonso Goi Mailako Dantza Institutua).

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza dantzan eman duela esaten du Beckyk. New Yorken ikasitakoarekin egin du bere ibilbidea, batez ere koreografo gisa, sortzea omen da gehien maite duena. Dantza ulertzeko ikasketek eraman dute dantzaren alde terapeutikora. Dantza garaikideari loturik egin du bere ibilbidea, eta dantzaren alor terapeutikoan sakondu du, muga fisikoak dituztenak oholtza gainera bultzatuz.[1]

Unibertsitate lizentzia lortu eta gutxira Timebenders konpainia sortu zuen, Borah Bergman eta Michael Brennan musikagileen laguntzarekin New Yorken.

1986an Bartzelonara joan zen, non Jordi Rossinyol konpositorearekin proiektuak eta Miquel Gaspá klarinete jotzailearekin eta "Silenci" antzerki-dantza taldearekin ekoizpen ugari egin zituen. Hiri honetan egon zen bitartean, irakasle gonbidatua izan zen Espainiako konpainia garrantzitsuenetakoen aldetik: Lanonima Imperial, Danat Dansa, edo Bartzelonako Ballet Contemporani aldetik.

1992tik Iruñean bizi da Becky, non dantza garaikideko eta inprobisazioko eskolak ematen dituen, batez ere Nafarroako Antzerki Eskolan, eta antzerki-muntaietan kolaboratu du Carme Portaceli, Valentín Redin, Pablo Ramos eta Ángel Sagues zuzendariekin.[2]

1994tik Tempomobile Compañía de Danzako zuzendaria da, eta horretarako hamabi ikuskizun sortu ditu, Espainiako eta Alemaniako hiri askotan aurkeztu direnak. Tempomobile taldearen errepertorioa Becky Siegelen eta musika garaikideko pertsonaia ezagunen arteko kolaborazioengatik da ezaguna: Sine Nomine Musika Tailerra, Kepa Junkera, Javier Paxariño, Mikel Errazkin, Paco Iglesias, Mikel Gaztelurrutia.

2013an, Siegelek Catulli Carmina (Carl Orff) Nafarroako Ganbera Koralaren ekoizpenerako koreografia sortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Tubia, Iker. ««Kontatzeko nuena ulertu zuten hemen, New Yorketik etorri nintzen arren»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).
  2. (Gaztelaniaz) «Kon Moción» www.redteatrosnavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]