Beetlejuice

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Beetlejuice
Datuak
Jatorrizko izenburua Beetlejuice
Izenburua euskaraz Beetlejuice
Urtea 1988
Estreinaldia 1988ko martxoaren 30a
Generoa komedia
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 92 minutu
Aurrekontua 15 milioi dolar
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
Tim Burton
Ekoizleak
Larry Wilson
Michael Bender
Richard Hashimoto
Gidoilariak
Michael McDowell
Warren Skaaren
Istorioa:
Michael McDowell
Larry Wilson
Aktoreak
Michael Keaton
Alec Baldwin
Geena Davis
Jeffrey Jones
Catherine O'Hara
Winona Ryder
Silvia Sidney
Musikagileak
Danny Elfman
Argazkilariak
Thomas E. Ackerman
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Sariak
Makillaje onenaren Oscar Saria
Datu gehigarriak
filmaren IMDBko fitxa irakurgai

Beetlejuice (euskaraz literalki Kakalardo-zuku esan nahi du) 1988ko Tim Burton estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko eta fantasiazko komedia filma bat da. Filma umore beltzezko eszena eta egoera ugariz betea dago. Bertan, Michael Keaton, Alec Baldwin, Geena Davis, Jeffrey Jones, Catherine O'Hara, Winona Ryder eta Silvia Sidney aktoreek antzeztu zuten.

Filma honek Makillaje onenaren Oscar Saria (Ve Neill, Steve La Porte eta Robert Short) irabazi zuen. Estreinaldi urtean izandako arrakastari esker (AEBetan 73 milioi dolarretako etekinak izan zituen) gerora izen berdineko Beetlejuice marrazki bizidun telesaila ere sortu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Adam (Alec Baldwin) eta Barbara (Geena Davis) heuren etxea estreinatu eta gutxira auto istripu batean hil berri den bikote gazte bat da. Etxearen jabe berriak Deetz familiako senideak dira: Charles Deetz (Jeffrey Jones), haren emaztea eta eskulturgile bitxia den den Delia Deetz (Catherine O'Hara), eta Charlesen alaba, Lydia Deetz (Winona Ryder), bere aita eta amaordea batere gogokoak ez dituen izaera iluneko neska. Deetztarrek ez dakitena aurreko jabeak izan ziren Adam eta Barbara mamuak jabe berrian etorrerarekin erabat gogaituak daudela da, ezustean eta mamu bikoteak benetan hala nahi gabe, Beetlejuice (Michael Keaton) izeneko, bioexorzista, iskanbilazale eta arlotea deituko dutelarik, hark gomendagarriak ez diren modu txarren bidez gizaki bizidunak (Deetztarrak) etxe hartatik kaleratzen saiatuko delarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]