Belagua
Wikipedia(e)tik
Belagua Erronkariko ibarraren iparraldean dagoen bazterra da, izen bereko mendatean amaitzen dena, Zuberoa eta Bearnoko mugan.
Eduki-taula |
[aldatu] Aterpetxea
Angel Oloron izeneko aterpetxea hainbat urtez martxan egon da, abiapuntu ederra izanda hala ipar eskia nola mendi ibilbideak egiteko. 1.428 metroko altueran kokatuta dago.
[aldatu] Larra-Belagua
Sakontzeko, irakurri: Larra-Belagua
[aldatu] Inguruko mendiak
Alde batean, Kartxela eta bestetik Txamantxoia mendiak ditu, besteak beste.
Bestela, Belabartzerako ataria da Belagua, Ansoko ibarreranzko eta Hiru Erregeen Mahaia edo Petretxema mendietaranzko bidean.
[aldatu] Trikuharriak
Bazter honetan historiaurreko aztarnak dabadude, orduko garaietatik gizakia bertan bizi izan delako seinale. Gaur egun trikuharri ikusgai daude ibarraren mendebaldean.