Belar artifizial

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Belar artifiziala.

Belar artifiziala edota belar sintetikoa delakoa belar naturalaren itxura duen moketa industrial mota bat da, baina plastiko eta material sintetikoz ekoiztua dago. Gaur egun kirol instalakuntzetan oso ohikoa da, aldiz, antzina hauetan belar naturala erabiltzen zelarik. Bere erabilpen nagusia kiroldegietan izan arren, etxebizitza eta merkatalguneetan ere erabili ohi da.

Lehenbiziko belar artifiziala 1965an EEBBko Texas estatuko Houston hirian dagoen Astrodom estadioan ezarri zen. Ondoren, produktu honek ospea bereganatu eta 1970eko hamarkadan zehar EEBB eta Kanadako futbol amerikar eta beisbol estadioetan jartzen hasi zen.

1980ko hamarkadan Europako zenbait futbol taldeek euren estadioetan ezarri zuten, honela bere erabilpena zabaltzen joan zelarik. Halere, 1990eko hamarkadan futbol munduan ospe txarra bereganatu zuen, belar naturala baino latzagoa zenez, lesio gehiago eragiten baizituen. Hartara, UEFA, UEFA eta hainbat herrialdeetako futbol federazioek belar artifizialaren erabilera debekatu zuten.

XXI. mendean hirugarren belaunaldiko belar artifiziala sortu zen. Belar artifizial mota honetan ezaugarriak hobetu zirenez, belar naturalaren antzekotasun handia lortu zen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belar artifizial Aldatu lotura Wikidatan