Berberia makakoa

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Berberia Makakoa
Berberia makakoa (Macaca Sylvanus)
Berberia makakoa (Macaca Sylvanus)
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Kordatua
Klasea: Ugaztuna
Ordena: Primatea
Familia: Cercopithecidae
Azpifamilia: Cercopithecinae
Generoa: Macaca
Espeziea: Macaca sylvanus
Lacepede, 1799

Berberia makakoa edo Gibraltarreko tximua (Macaca sylvanus), Mundu Zaharreko tximua da, eta gaur egun, Atlas Mendietako zona konkretuetan eta Gibraltarreko haitzean, Iberiar penintsularen hegoaldean, bizi da. Gizakiaz gain, Europan askatasunean bizi den primate bakarra da, eta Asiatik kanpo bizi den Macaca generoaren animalia bakarra da.

Tamaina txikiko lauoinekoa da, inoiz ez ditu 75 zentimetroko luzera eta 13 kilogramoko pisua gainditzen. Marroi-horixka koloreko ileaz estalita du gorputza, baita kasu batzuetan grisa ere. Aurpegia, oinak eta eskuak arrosa kolorekoak dira. Arrak, emeak baino handiagoak dira.

Berberiako tximinoak egunezko animalia orojaleak dira, baso mixtoetan bizi dira, itsas mailatik 2.100 metroraino.