Winston Churchill

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Winston Churchill.

Winston Churchill britaniar politikaria, 1874ko azaroaren 30ean jaio zen Blenheim Palacen eta Zalain Zokon, 1965eko urtarrilaren 24an hil zen.

Sir Winston Leonard Spencer Churchill Lord Randolph Churchil, Marlborougheko zazpigarren kondea eta Jennie Jerome estatubatuarraren semea zian zen. Abenturazko nobela batzuk idatzi eta kalifikazio akademiko eskas batzuen ondoren, politikan jardun zuen. Lehen Mundu Gerratean almirantegoaren Lord izan zen; guda hartan hainbat lardaskeriaren erantzule izan zen.

1940an, Bigarren Mundu Gerran, Erresuma Batuko Lehen Ministro izendatu izan zuten, aurrekoak, Neville Chamberlainek, politika bakezalearen porrotagatik dimititu ostean. Churchillen diskurtso indartsuek herri britaniarri adorea eman zioten Londresen kontrako Alemaniaren bonbardaketen egunetan. Gerra amaitu ostean, herri britaniarrak bizkarra eman zion eta 1945ean hauteskundeak galdu zituen Clement Attleeren aurka.

1953an Churchillek Literaturako Nobel saria irabazi zuen gerra garaiko bere memoriengatik. Berak sortu zuen "burdinazko harresi" terminoa, Europa komunista eta kapitalistaren arteko banantzea irudikatzeko.

Idazlanak[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]

Wikiesanak
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Winston Churchill


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.