Bernard Lavilliers

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bernard Lavilliers

Bernard Lavilliers, jaiotza-izenaz Bernard Oulion (Saint-Étienne, Frantzia, 1946 -), frantses musikagilea da.

[aldatu] Biografia

Parisko kabaretetan hasi aurretik, hainbat lanbidetan aritu zen. Kabaretetan, berak sortutako abestiak edo beste egile batzuenak, hala nola Léo Ferrérenak, kantatzen zituen. Baina Brasilen egon ondoren, erabat aldatu zuen estiloa, han reggaea eta salsa aurkitu baitzituen.

Eragin handia izan zuten bere abestietan langile-giroan jaio izanak batetik, eta, bestetik, 1968ko maiatzeko gertaerek. Hori dela eta, bere testuek eduki politiko handia dute (Les Barbares, Bats-toi). 1980ko hamarraldiaren ondoren, Lavilliers bere garaiko lekuko arduratsu eta desengainatu gisa azaldu zen. Bere zalantzak azaldu zituen, eta, aldi berean, ezkerreko militanteen parte batek eragindako desengainua erakutsi zuen garai horretan.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Bernard Lavilliers


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak