Bernard Palissy
Wikipedia(e)tik
Bernard Palissy (Saintes edo Lacapelle-Biron, Frantzia, 1510 - Paris, Frantzia, 1589) frantses zeramikagile eta idazlea izan zen.
[aldatu] Biografia
Ikerketak eta esperimentuak egiten eman zituen bizitzako urte asko, eta prozedura berriak aurkitu zituen zeramika eta beira lantzeko; landarez, fruituz eta arrainez apaintzen zituen piezak.
Egindako ikerketa teknikoak laburbilduta ematen zituen obra bat argitaratu zuen 1580an: Discours admirable de l´art de terre, de son utilité, des émaux et du feu (Buztinaren arteari, bere erabilerari, esmalteei eta suari buruzko hitzaldi miresgarria).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.