Bernard de Launay

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Soldaduak edo milizianoak, Jacques de Flesselles eta Bernard de Launay markesaren buruak pika puntan daramatzatela (1789ko irarlana).

Bernard-René Jordan de Launay edo soilik Bernard de Launay markesa, 1740ko apirilak 9an jaio zen Parisen, eta 1789ko uztailak 14an hil zen, Parisen. Bastilla presondegiaren gobernari baten semea zen, eta bere aitaren oinordeko izan zen kargu horretan 1776tik aurrera. Presondegi-gotorlekuko goarnizio txikiaren agintaria zen 1789ko uztailak 14.an. Bastillaren Hartzea gertatu ondoren, iraultzaileek burua moztu zioten.

Historialariek, ortografikoki, Launay idatzi duten arren, berak, beti Launey sinatu zuen (izen berezien ortografia ez zen XIX. mende arte aldatu).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernard de Launay Aldatu lotura Wikidatan