Berneray

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Berneray uhartea
Berneray / Beàrnaraidh
Berneray uharteko landa eta machair lursailak.
Berneray uharteko landa eta machair lursailak.
Geografia
Berneray, North Uist.jpg
Kokalekua
Berneray non dagoen adierazten duen Eskozia-ko/-go/-eko mapa
Berneray
Berneray (Eskozia)
Uhartedia Kanpoko Hebridak
Azalera 10,10 km2
Punturik garaiena Beinn Shleibhe (Moor Hill) (93 metro)
Administrazioa
 Erresuma Batua
Lurraldea EskoziaEskozia
Kanpoko Hebridak
Hiri populatuena Borve eta Rushgarry
Demografia
Biztanleria 136
Talde etnikoak Eskoziarrak: gaeldarrak eta anglosaxoiak.
Hizkuntzak Eskoziako gaelera eta ingelesa
Webgunea: http://www.isleofberneray.com/

Berneray (Eskoziako gaeleraz Beàrnaraidh) Eskoziako ipar-mendebaldean dagoen Kanpoko Hebridak uhartediko uharte bat da. 10,10 km2-ko azalera du eta bertan 136 pertsona bizi dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartearen izenaren jatorria Antzinako Norvegierazko "Bjorn-en uhartea" izendapenean datza. Usadioz gaelera mintzalariek Beàrnaraigh na Hearadh ("Berneray Harriskoa") deitu izan dute, gehienbat inguruan dagoen Beàrnaraigh Cheann Bharraigh ("Berneray Barra Lurmuturrekoa") uhartetik ezberdindu asmoz, azken honi ingelesez Barra Head deitzen zaiolarik. Gaur egun gaelera hiztunek iparraldeko Berneray uhartea izendatzeko Beàrnaraigh Uibhist ("Berneray Uistekoa") gisa ere deitzen dute.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte honetako biztanle askok ama hizkuntza gisa gaelera mintzatzen dute.

Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angus MacAskill (1825-1863) erraldoiaren jaiolekua ere bada, ezizenez Angus Mòr MacAskill ("Angus Handia MacAskill"), Giant MacAskill ("Angus Erraldoia") eta Black Angus ("Angus Beltza"). Gizon hau bere garaian munduko gizon indartsuena bezala ezaguna zen, 23 urterekin bere garaiera handienera iritsi zen: 2,36 metro, bere pisua aldiz 190 kg-takoa zelarik. Zaldi bat, 1270 kg-tako aingura bat edota 135 kg-tako kupelak hainbat metrotan gora altzateko gai zen, bi hatzez 50 kg-ko pisua igo eta hantxe goian hamar minutuz eskegita edukitzeko gaitasuna ere bazuen. 1863an 38 urte zituela hil zen.

Hondartzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartearen mendebaldeko hondartzak 3 milatako zabalera eta hainbat milatako luzera du, oso garbi eta bakartia denez, jendartean ospe handia du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berneray Aldatu lotura Wikidatan