Kanpoko Hebridak
| Mendebaldeko Uharteak The Western Isles (en) Ooter Hebrides (sco) Na h-Eileanan Siar (ga) |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Probintzia | |
| Hiriburua | Stornoway/Steòrnabhagh |
| Biztanleria | 26.300 biztanle |
| Azalera | 3.071 km2 |
| Webgunea | |
Kanpoko Hebridak edo Mendebaldeko uharteak (ingelesez Outer Hebrides edo Western Isles; gaeleraz Na h-Eileanan Siar eta eskozieraz Ooter Hebrides) Eskoziako ipar-mendebaldean kokatzen den uharte multzo bat da, Ipar Ozeano Atlantikoan.
Guztira 3.071 km2-ko azalera daukate, 26.370 biztanleekin 2005ean (9 biz./km2). Uharte gehienak populaturik gabe daude.
Stornoway/Steòrnabhagh hiriburua da eta 5.602 biztanle ditu. Lewis eta Harrisen dago kokatuta.
Hebrida uharteak osatzen dituzte Barrukoekin batera.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
- 1266an, Pertheko Itunaren bidez, Eskoziaren eskuetara igaro zen Norvegiaren kontrolpean 200 urtez egon ondoren.
- 1918an sortu zuten gaur egungo administrazio sistema uharteetarako.
Uharteak [aldatu]
Uharte nagusiak [aldatu]
- Lewis eta Harris: 19.918 biztanle.
- South Uist: 1.818 biz.
- North Uist: 1.271 biz.
- Benbecula: 1.219 biz.
- Barra: 1.078 biz.
Uharte txikiak [aldatu]
- Scalpay: 322 biz.
- Great Bernera: 233 biz.
- Grimsay: 201 biz.
- Berneray: 136 biz.
- Eriskay: 133 biz.
- Vatersay: 94 biz.
- Baleshare: 49 biz.
- Grimsay: 19 biz.
- Flodda: 11 biz.
- Shiant uharteak
Gàidhealtachd [aldatu]
Gaelikodun lurraldea dugu hau, Eskozia osoan hiztun kontzentrazio gehien daukana, kopuru hau batez besteko %61koa izanik (15.723 hiztun).
Lewis eta Harris (Leodhas is na Hearadh) uhartean hiztunen portzentzaia handiena dago. Bertan, Barvas/Barabhas herri txikiak dauka portzentaia garaiena herrialde osoan, ia %75a. Bestela, South Oist eta Eriskay uharteetan 1.426 hiztun daude, biztanleen %73a.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Uharteetako webgune ofiziala
- Hebridean Celtic Festival
- (Ingelesez) Hebrida uharteetako argazkiak
| Hebridak | ||
|---|---|---|
|
Barruko Hebridak: Ascrib · Canna · Cara uhartea · Coll · Colonsay · Crowlin uharteak · Eigg · Gigha · Iona · Isay · Islay · Jura · Kerrera · Lismore · Oronsay · Muck · Mull uhartea · Raasay · Rùm · Scalpay · Skye · Slate uharteak · Soay · Staffa · Summer uharteak · Tiree · Treshnish uharteak · Ulva
|
||