Rockall

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rockall
Goiko aldean, Rockall uhartea, Ipar Ozeano Atlantikoan kokatzen den haitz txiki eta isolatua. Beheko aldean, Rockall uhartearen kokapen mapa.
Goiko aldean, Rockall uhartea, Ipar Ozeano Atlantikoan kokatzen den haitz txiki eta isolatua.
Beheko aldean, Rockall uhartearen kokapen mapa.
Geografia
Rockall EEZ map-fr.svg
Kokalekua Ozeano Atlantikoa
Koordenatuak 57°35′48″N 13°41′19″W / 57.59667°N 13.68861°W / 57.59667; -13.68861Koordenatuak: 57°35′48″N 13°41′19″W / 57.59667°N 13.68861°W / 57.59667; -13.68861
Azalera 784,3
Punturik garaiena 21,4
Administrazioa
Ondorengo herrialde hauek uharte honen jabegoa aldarrikatzen dute:
 Erresuma Batua
Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
DanimarkaDanimarka
IslandiaIslandia
Demografia
Biztanleria 0
Hizkuntzak Inor ez da bertan bizi

Rockall[1] Ipar Atlantikoko irla txiki eta arrokatsua da. Haitza desagertutako sumendi baten zatia da. 25 metrotako zabalera izango du oinarrian eta 22 metrotako altura hartzen du itsas mailatik. Haitzeko behin betiko biztanle bakarrak mangolinoak eta bestelako moluskuak dira. Itsas hegazti gutxi batzuek, hala nola kaioek, martinek eta zangek udan atseden hartzeko erabiltzen dute arroka.

Ezinezkoa da bertan bizitzea. Ez dago ur iturri naturalik.

Rockall.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako St Kilda biztanlerik gabeko irlatik 301,4 kilometro mendebaldera dago eta North Uist irlako Hogha Gearraidh herrixkatik 368,7 kilometrora. Irlandako Errepublikako Donegaletik 424 kilometro ipar-mendebaldera dago.

Estatuen aldarrikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rockall uhartearen gaineko burujabetza Erresuma Batuak, Irlandako Errepublikak, Islandiak eta Faroe Uharteek/Danimarkak aldarrikatzen dute.

Erresuma Batuaren aldarrikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955eko irailaren 18an, Desmond Scott britaniar teniente-komandanteak uhartea Erresuma Batuari atxiki zion ofizialki. Hiru soldadu helikoptero bidez uhartera iritsi ziren, eta bertan Erresuma Batuko bandera ipini zuten. 1972an Erresuma Batuak uhartea Invernessko konderriari (Eskozia) atxiki zion. 1973tik aurrera Kanpoko Hebriden parte da.

Literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rockall sarritan agertzen da Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberrian, Ondarroako arrantzaleen arrantzaleku.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rockall Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]