Monach uharteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Monach uharteak
Monach Islands / Eilean Heisgeir
Shillay uharteko itsasargia.
Shillay uharteko itsasargia.
Geografia
UK Monach.PNG
Kokalekua
Monach uharteak non dagoen adierazten duen Eskozia-ko/-go/-eko mapa
Monach uharteak
Monach uharteak (Eskozia)
Uhartedia Kanpoko Hebridak
Uharteak denera 3
Uharte nagusiak Ceann Ear, Ceann Iar, Hearnish, Deasker, Shillay eta Stocaigh
Azalera 6 km2
Punturik garaiena Cnoc Bharr 19 metro
Administrazioa
 Erresuma Batua
Lurraldea EskoziaEskozia
Kanpoko Hebridak
Hiri populatuena Uharte honetako gizakien bizileku bakarra Flannan uharteetako itsasargia da.
Demografia
Biztanleria Biztanleri iraunkorrik gabeak
Webgunea: http://www.monachisles.co.uk/

Monach uharteak (ingelesez Monach Islands edota Heisker, gaeleraz Eilean Heisgeir edota Heisger) Eskoziako ipar-mendebaldean dagoen Kanpoko Hebridak uhartediko uharte multzo bat osatzen dute. North Uist uhartearen mendebaldean kokatzen dira.

Uharte hauek 1948. urtetik aurrera jendez hustuak daude, baina mendeetan zehar eta 1810. urterarte 100 pertsona baino gehiagoko taldeen bizileku izan ziren. Uhartedi hau osatzen duten gainontzeko uharte txikiagoak Deasker, Shillay eta Stocaigh dira.

Uharte nagusiak Ceann Ear (antzina abadetxe baten kokaleku), Ceann Iar eta Hearnish dira, guzti hauek itsas behera dagoenean loturik egon ohi dira. Esaten denez, garai batean itsas behera zegoenean bertatik Baleshare eta baita North Uist uharteraino ere oinez joan omen zitekeen.

Uhartedi hau Eskoziako Itsas Babesgune bat da. Foka gris, itsas hegazti eta landaredi ugariren bizilekua delarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]