Bernt Engelmann

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Engelmann (eskuinean) 1987an, Hermann Kantekin batera.

Bernt Engelmann (Berlin, Alemania, 1921 - Munich, Alemania, 1994) alemaniar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soldadu izan zen Bigarren Mundu Gerran, eta erresistentziako kide izan zen. Preso hartu eta kontzentrazio-esparru batera bidali zuten.

Gerra amaitu ondoren, kazetari gisa aritu zen lanean, eta, 1961. urtetik aurrera, literaturan sartu zen buru-belarri. 1977tik 1984ra Alemaniar Idazleen Elkartearen bozeramaile izan zen. Engelmannen lanek lotura zuzena dute Günter Wallraffek landu zuen erreportaje sozialarekin, eta literatura dokumentalaren barruan sartzen dira, beraz. Antihistoriako liburuetan ("Gu morroi", 1974; "Zuzenbidearen eta askatasunaren kontra elkartuta", 1975; "Izan ginena, garena", 1980), Engelmannek une historikoak gaurkotzen ditu, gizarte-talde apalenen ikuspegitik. Lan horietan nahastu egiten ditu fikzioa eta errealitatea, helburu berarekin beti, Alemaniaren alderdi txarrak agertzea. Lan monografikoetan ere (Prusia, 1979; Krupp, 1980) agintarien kontrako kritika zorrotzak egiten ditu.

Historialariek eta literatura-kritikariek kritika gogorrak egin zituzten Engelmannek gertaera historikoak azaltzeko modua zela eta, haien iritziz, edukia bigarren mailara eramaten baitzuen Engelmannek. Azkeneko lanak hauek ditu: "Alemaniari buruzko erreportajea" (1991); "Hotel Bilderberg" (1991); "Funtzionarioak" (1992) eta "Gure Estatua Estatuan" (1992).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernt Engelmann Aldatu lotura Wikidatan