Bethan Gwanas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bethan Gwanas (1962ko urtarrilaren 16a - ) galeseraz soilik idazten duen idazle galestarra da. Gazteentzako, helduentzako eta galesera ikasle hasiberrientzako eleberriak idatzi ditu.

Frantsesean graduatua da Aberystwytheko unibertsitatean. 1985ean Urdd Eisteddfodeko koroa irabazi zuen. Bethesdan, Cardiffen, Nigerian eta Frantzian bizi ondoren, Rhydymainera itzuli da.

Idazle ospetsua izan aurretik, frantsesezko, ingelerazko eta kanpo jardueretako irakaslea izan zen. Halaber, Radio Cymrun ikerketa laguntzaile eta ekoizle bezala egin zuen lan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dyddiadur Gbara (1997)
  • Amdani! (1997)
  • Bywyd Blodwen Jones (1999)
  • Llinyn Trôns (2000)
  • Blodwen Jones a'r Aderyn Prin (2001)
  • Popeth am ... Gariad (2001)
  • Sgôr (2002)
  • Byd Bethan (2002)
  • Tri Chynnig i Blodwen Jones (2003)
  • Ceri Grafu (2003)
  • Gwrach y Gwyllt (2003)
  • Ar y Lein (2004)
  • Hi yw fy Ffrind (2004)
  • Mwy o Fyd Bethan (2005)
  • Pen Dafad (2005)
  • Hi oedd fy Ffrind (2006)
  • Ar y Lein Eto (2006)
  • Os Mêts (2007)
  • Y Gwledydd Bychain (2008)