Bhagat Singh

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Bhagat Singh (1907ko irailaren 28a - 1931ko martxoaren 23a) Indiako askatasunaren aldeko iraultzaile nagusietako bat izan zen, Indiako independentziaren mugimenduaren baitan.

Gaztetatik Ingeles Inperioaren aurkako ekintza iraultzaileetan jardun zen. Europako mugimendu iraultzaileak ikasiz, ideologia anarkista eta marxistaren eragina jaso zuen. Hindostaneko Elkarte Errepublikarreko kidea izanik, bertako liderra bihurtu eta Hindostaneko Elkarte Errepublikar Sozialista bilakatu zuen.

Mahatma Gandhiren irudiarekin kontrajartzen da; hark bakezaletasuna aldarrikatzen bazuen, Bhagat Singhek autodefentsarako biolentziaren eskubide legitimoa defendatzen zuen.