Iraultza
- Artikulu hau kontzeptu soziopolitikoari buruzkoa da; talde armatua gaitzat duena beste hau da: Iraultza (talde armatua)
Iraultza aldaketa azkarra eta erabatekoa da. Aldaketa hau politikoa, soziala, kulturala nahiz ekonomikoa izan daiteke; eta normalean denbora epe labur batean gertatzen da. Iraultza bat herriaren gehiengoak egin dezake, edo-eta gizabanako talde txiki batek, aitzindari papera jokatuz.
Eduki-taula |
Gizarte eta politika iraultzak [aldatu]
Sarritan iraultza politikoak indarkerian oinarritzen dira. Botere egituretan eragin nahi den aldaketa erradikalak indarkeria instituzionalizatuaren forma har dezake (Frantziako Iraultzako Izualdia edo errusiar kasuko purgak, esaterako). Iraultza politikoa boterean dagoen taldea beste baten ordez aldatzea den bezala (aipatutako frantziar zein errusiar adibideetan bezala), iraultza soziala gizartearen oinarrizko egituren aldaketa esanguratsua da (Erreforma Protestantean edo-eta Pizkundean bezala). Banaketa hau, hala ere, askotan ez da hain argia, iraultza politikoek gizarte aldaketak ekar ditzaketeelako eta, orokorrean, elkarren arteko lotura filosofiko nahiz sozialak badaudelako. Lotura hau agerian geratzen da iraultza liberaletan zein komunistetan eta, noizbehinka, nazionalistetan.
Antzinako iraultzak [aldatu]
- Kin Dinastiaren erorketa, Txina, K. a. 206
- Juduen matxinada handia (66-70) eta Bar Kokhba-ren matxinada (132-135) Erromatar Inperioaren aurka
Iraultza liberalak [aldatu]
- Ingalaterrako Iraultza (1642-1653)
- Ipar Amerikako Iraultza (1774-1783)
- Frantziako Iraultza (1789)
- Irlandako Iraultza (1798)
Iraultza sozialistak [aldatu]
- Parisko Komuna (1871)
- Errusiako Iraultza (1917)
- Alemaniako Iraultza (1919)
- Hungariako Iraultzak (1919 eta 1949)
- Espainiako Iraultza edo Gerra Zibila (1936)
- Kubako iraultza (1959)