Biloba eta amona Ibarrako baratzean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideoa

Biloba eta amona Ibarrako baratzean graffitia, 2023 sortu zen, Nexgraff graffitigileen bidez. Graffiti hau, N1 errepediearen azpian dago, zehazki Ibarrako Zumardi Handian.

Nexgraff, aita-semea dira, Nestor eta Aitor izenekoak,Pasaian bizi dira. 2023an, top 50 geratu dira Ibarra eta Baionako marrazketekin. Txiki-txikitatik hasi zitzaion arte mundua interesatzen eta gaur egun, 20 urteekin, bere ikasketak graffiti munduarekin bateratzen ditu eta Gipuzkoatik mundura ateratzeko asmoa du.

Zazpi metroko zabalera eta hogeita hamahiru metroko altuera duen mural bat da, pintura plastikoaz egina.  Mural honetan amona bere bilobarekin azaltzen da baratzean lanean, nekazaritza eta belaundaldi batetik bestera transmititzeko sortuta da.

Tolosako GKO galeriak zuzendaritzapean eta kordinaziopean garatu dute; aldiz, Ibarrako Udalak finantziatu du eta Tolosako Udalak, laguntza eman dio graffitigileei. Mural hau bi asteetan bakarrik margotu zuten eta urte horretan bertan, munduko ehun graffiti onenen artean egon zen.