Ibarra
- Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ibarra (argipena).
|
Ibarra |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Ibarra | |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Tolosaldea |
|
| Alkatea | Jesus Peñagarikano (Bildu) | |
| Herritarra | ibartar | |
| Koordenatuak | 43°7′51″N 2°3′42″W / 43.13083°N 2.06167°WKoordenatuak: 43°7′51″N 2°3′42″W / 43.13083°N 2.06167°W | |
| Eremua | 5,03 km2 | |
| Garaiera | 92 m | |
| Distantzia | 26 km Donostiara | |
| Posta kodea | 20400 |
|
| Biztanleria | 4.345 bizt (2010) | |
| Dentsitatea | 863,82 bizt/km² | |
| Sorrera | 1802 | |
| http://www.ibarrakoudala.net/ | ||
Ibarra Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldea eskualdean dagoen udalerria da. 1802an lortu zuen burujabetza Tolosatik eta 2008an 4.298 biztanle zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Tolosa iparrean eta mendebaldean, Villabona iparraldean, Berrobi eta Belauntza ekialdean eta Leaburu hegoaldean mugakide ditu.
[aldatu] Demografia
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 725 | 766 | 877 | 873 | 1.080 | 1.286 | 1.541 | 3.108 | 4.392 | 4.463 | 4.208 | 4.335 |
[aldatu] Politika
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Jesus Peñagarikano hautatu zuten alkate.
|
Ibarrako udalbatza |
||||
| Alderdia | Zinegotziak | Boto kopurua[1] | ||
| Bildu |
|
|
||
| Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
| Hamaikabat (H1!) |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
2003ko udal hauteskundeetan, EAJ-EA koalizioak 7 zinegotzi lortu zituen (969 boto), PSE-EEk 2 zinegotzi (279 boto), PPk zinegotzi bakarra (157 boto) eta Ezker Batuak ere zinegotzi bakarra (137 boto). Kontuan harturik ezker abertzalearen parte-hartzea debekatua izan zela, boto nuloak 855 izan ziren, hau da, %34,94. Bestalde, abstentzioa %33,52koa izan zen.
2007ko udal hauteskundeen emaitzak honako hauek izan ziren: EAJk 4 zinegotzi (405 boto), EAk ere 4 zinegotzi (384 boto), PSE-EEk 2 zinegotzi (233 boto), Ezker Batua-Aralar koalizioak zinegotzi bat (134 boto) eta PPk zinegotzirik ez (86 boto). Emaitza hauekin EAJko Maria Consuelo Romeo Aia alkate bihurtu zen, nahiz eta boto gehien jaso zuen alderdia inpugnatuta zegoen EAE-ANV alderdia izan, 731 botorekin. Abstentzioa %42,74koa izan zen.
[aldatu] Izaskungo baseliza
Udalerri honen gainaldean eta Uzturre mendiaren magalean Izaskun baseliza eta auzoa kokatzen da.
[aldatu] Gastronomia
[aldatu] Ondasun nabarmenak
[aldatu] Ibartar ezagunak
- Lorenzo Juarros "Loren" (1966-), futbolaria.
- Xabi Fernandez (1976-), ur kirolaria.
- Jon Iraola (1980-), aktore eta umorista.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/15ean kontsultatua
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Ibarrako udal webgunea
|
|||||||
|
|||||||