Birkonbinazio genetiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Birkonbinazio genetikoa material genetikoaren zati bat (DNArena, gehienetan) puskatzean eta DNAren beste molekula batean txertatzean datza. Prozesu honen bidez, beraz, DNA molekula batetik beste batera pasatzen da, molekula hartzaileak gene berri batzuk hartuz.

Eukariotoen meiosian gertatzen den elkargurutzaketa prozesuan bi kromosomen arteko truke genetikoa gertatzen da. Hau da birkonbinazio genetikoaren kasu bat, modu naturalean meiosian burutzen dena.

Prokariotoetan birkonbinazio genetikoa ere era naturalean gerta daiteke: kanpotik etorritako DNA (konjugazio, transformazio edo transdukzioaren bidez) bakterio hartzailearen material genetikoan txerta daiteke. Hori gerta dadin, baina, txertatzen den material genetikoak antza handia eduki behar du hartzailearen material genetikoarekin (bakterioen kasuan antzeko espezieen artean burutzen da birkonbinazioa)

Biologia molekularrean birkonbinazio genetikoa era artifizialean lortzen da. Entzima bereziak erabiliz (endonukleasak eta ligasak) bi organismo oso ezberdinetako DNAk birkonbina daitezke (esaterako, bakterio batena eta birus batena), molekula hibridoak agertuz. Horren emaitza DNA birkonbinantea da, ingeniaritza genetikoaren arloan erabilera asko dituena.