Bom Jesuseko funikularra

Koordenatuak: 41°33′17″N 8°22′50″W / 41.5547°N 8.3805°W / 41.5547; -8.3805
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bom Jesuseko funikularra
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaBraga
Portugalgo hiriaBraga
FreguesiaNogueiró e Tenões
Koordenatuak41°33′17″N 8°22′50″W / 41.5547°N 8.3805°W / 41.5547; -8.3805
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1882ko martxoaren 25a
Arkitektura
Egitura ingeniaritzaNiklaus Riggenbach (en) Itzuli
Raul Mesnier (en) Itzuli
Dimentsioak274 (luzera) m
Trenbidea
Bide-zabalera1435 mm-ko trenbidea
Ondarea
Webgune ofiziala
Kabina goiko geltokian, 2006.

Bom Jesus funikularra Portugalgo Braga hiritik hurbil, Bom Jesus do Monte santutegian dago, Tenões parrokian.

Inaugurazio-bidaia 1882ko martxoaren 25ean egin zen, eta Iberiar penintsulan egindako lehen funikular-bidaia izan zen. Jesus do Monte ermandadearen kudeaketapean, Santutegiaren oinetaraino iristen da, ehun metro baino gehiago eginda, Bom Jesuseko eskaileren aldamenean, eta San Longinoren zaldi-estatuaren ondoko gailurrean amaitzen da.

2013ko maiatzaren 23an interes publikoko monumentu izendatu zen. [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bragako Manuel Joaquim Gomes (1840-1894) enpresaburuaren ekimenez eraiki zen, lehenagoko Americana Braga izeneko linea ordezteko asmoz. Garraiobide horrek zaldiak erabiltzen zituen tranbia-kotxeak santutegiraino igotzeko, ibilbidearen zati batean, eta idiak gero, mendixka maldatsuaren azken zatia igotzeko, bidaiari asko zeuden egunetan.[2]

Niklaus Riggenbach ingeniari suitzarrak diseinatu zuen proiektua; ingeniari honek Suitzatik bidali zuen proiektua gauzatzeko eta instalazioa egiteko beharrezkoa zen guztia. Lanak 1880ko martxoan hasi ziren, Raúl Mesnier du Ponsard frantziar jatorriko ingeniari portugaldarraren laguntza teknikoarekin.[2] 1882ko martxoaren 25ean izan zen inaugurazioa. Arrakasta itzela izan zuen, eta, horren eraginez, urte hartan bertan, Igogailu Konpainiak Mesnier gonbidatu zuen Lisboarako funikular eta teleferiko batzuk diseinatzeko; horietako batzuk martxan daude gaur egun.

1946an konponketa batzuk egin zitzaizkion, Madeira uharteko Funchal hirian eraitsi zen Comboio do Monte izeneko funikularretik ateratako materialak erabiliz.

Datu teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Luzera: 274 metro
  • Desnibela: 116 metro
  • Malda: % 42
  • Edukiera: 38 pertsona ibilgailu bakoitzeko
  • Bidaia-denbora: 2,5 eta 4 minutu bitartean
  • Abiadura: 1,2 eta 1,8 metro segundoko

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Diario República. .
  2. a b CORREA, Octavian. " Do Pombal a Bom Jesus" Journal of Wood / Mira Revista 08 de septiembre 2007

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]