Madeira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Madeirako uhartedia.

Madeira Portugalgo eskualde autonomoa da, Azoresekin batera. Uhartedia da, eta Ozeano Atlantikoan kokatuta dago, Europa eta Afrika artean, Lisboatik 978 km ingurura, hego-mendebaldean. Hiriburua Funchal da. Portugalen mende dago, autonomia-estatutua badu ere.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Uhartediak jatorri bolkanikoa du, eta oso menditsua da (Ruivo mendia, 1.861 m).

[aldatu] Uharteak

Porto Santoko hondartza baten ikuspegia.

Madeirako uhartedia 4 uhartek osatzen dute:

Azken bietan, izenek iradokitzen duten moduan, ez da inor bizi.

[aldatu] Kontzejuak

Madeirako bandera.
  1. Funchal: 100.847 biztanle 2006an.
  2. Camara de Lobos: 35.150.
  3. Santa Cruz: 32.696.
  4. Machico: 21.321.
  5. Ribeira Brava: 12.523.
  6. Calheta: 11.856.
  7. Santana: 8.491.
  8. Ponta do Sol: 8.189.
  9. Sao Vicente: 6.063.
  10. Porto Santo (Vila Baleira): 4.388.
  11. Porto Moniz: 2.762.

[aldatu] Klima

Madeirak klima gozoa du: tenperatura-alde gutxi izaten da neguaren eta udaren artean.

[aldatu] Historia

Genovatarrak, uste denez, XIV. mendean heldu ziren Madeirara, baina uhartedia ez zen ezagutu Portugalgo Henrike printzeak 1418-20 inguruan aurkitu zuen arte. João Gonçalves Zarcok eta Tristão Vazek berehala kolonizatu zituzten uharteak. Azukrearen merkataritzak laster hartu zuen garrantzia, baina Pombar markesak esklaboak izateko eskubidea indarrik gabe utzi ondoren, 1775ean, atzerakada handia izan zuten azukrearen eta ardoaren industriek.

1660 ingurutik 1835 arte, eragin handia izan zuten britainiarrek uharteetan. 1801ean, ingelesen eskuetan egon zen uhartedia, denbora laburrez izan baldin bazen ere, eta, berriro, 1807tik 1814 arte, Portugalek Frantziari eskainitako laguntza aitzakiatzat hartuz.

1931n, hutsean geratu zen matxinada txiki bat, eta, 1974an, Salazar aginpidetik erori ondoren, autonomia-eskaerak indarberritu egin ziren; hala, Portugalgo Parlamentuak autonomia-estatutua onartu zion uhartediari 1976ko urrian.

[aldatu] Ekonomia

Ekonomia-jarduera nagusiak nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta turismoa dira. Barrualdean, nekazaritzak ematen duen produktu garrantzizkoena mahatsa da, ardo-produkzio bikainarekin. Kostaldean, azukre-kanabera, platanoak, fruituak, barazkiak eta batatak ekoizten dira.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Madeira


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak