Bretignyko hitzarmena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bretignyko hitzarmenaren ondorioz, Joanes II.a Frantziako erregeak bere askatasuna berreskuratzen du, baina Ingalaterrari ematen dio lurralde mordo bat, horien artean, Akitania.

Bretignyko bakeak amaiera eman zion Ehun Urteko Gerraren lehen zatiari. Hitzarmenaren baldintzak, orokorrean, Ingalaterraren mesederako izan ziren: Ingalaterrako Eduardo III.ak, uko egiten dio Frantziako errege izateari, Loira, Pirinioak eta Erdialdeko Mendigunearen arteko Akitania handi baten truke, baita Calais eta bere inguruak ere. Hiru milioi ezkutuko erreskate bat ere ezartzen du Frantziako Joanes II.a erregearen askatasunaren truke, beranduago, Ingalaterrako bere kartzelara itzuliko zena bere heriotza baino gutxi lehenago, bere erreskate izugarriaren ordainketari aurre egin behar ez izateko. Bretignyko hitzarmenak, Frantziako tronuan Joanes II.aren ondorengo izan zen Frantziako Karlos V.ari, berreraikitze lan zabal batean buru-belarri sartzea ahalbidetu zion.