Akitania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Akitania
Frantziako eskualdea
Bandera Regió Aquitània.png
Rimex-France location Aquitaine.svg
Prefektura Bordele
Departamenduak Dordoina
Gironda
Landak
Lot-et-Garona
Pirinio Atlantikoak
Gobernua
- Presidentea
- Prefeta

Alain Rousset ((PS))
Eremua
- Guztira

41.308 km²
Biztanleria (2004)
- Guztira
- Dentsitatea

3.049.000
70 bizt/km²
Azpibanaketak
- Barrutiak
- Kantonamenduak
- Udalerriak

18
235
2.296
Eskualdeko Kontseiluaren webgunea

Akitania (frantsesez Aquitaine, okzitanieraz Aquitània) Frantziako hego-mendebaldeko eskualdea da. Ipar Euskal Herriaren eskualde administratiboa da eta Okzitaniako lurraldea ere bada. Bost departamenduk osatzen dute eta prefektura Bordelen dago. 41.308 km²-ko azalera dauka eta 3.049.000 biztanle (70 biz./km², 2004).

Izenaren jatorria Akitania erromatarretik datorkio (Aquitania latinez), Erromatar Inperioko probintzia. Gutxi gorabehera oraingo Akitania antzinako Akitaniako mendebaldea da.

Gaurko Akitania ez da lurralde naturala Gaskoinia eta Guienaren zatiak eginda baita, Bordele hiriaren alde.

Eduki-taula

[aldatu] Departamenduak

  1. Dordoina (24): 407.000 biztanle (2008).
  2. Gironda (33): 1.417.000 bz.
  3. Landak (40): 364.000 bz.
  4. Lot-et-Garona (47): 322.000 bz.
  5. Pirinio Atlantikoak (64): 638.000 bz.

[aldatu] Hiri nagusiak

  1. Bordele: 235.178 biztanle (2007).
  2. Paue: 84.978 bz.
  3. Mérignac: 66.002 bz.
  4. Pessac: 57.851 bz.
  5. Baiona: 44.498 bz.
  6. Talence: 40.940 bz.
  7. Angelu: 37.934 bz.
  8. Agen: 33.863 bz.
  9. Mont-de-Marsan: 30.212 bz.
  10. Périgueux: 29.416 bz.
  11. Villenave-d'Ornon: 29.339 bz.
  12. Bergerac: 27.601 bz.
  13. Saint-Médard-en-Jalles: 27.243 bz.
  14. Biarritz: 26.828 bz.
  15. La Teste-de-Buch: 24.616 bz.
  16. Libourne: 23.471 bz.
  17. Villeneuve-sur-Lot: 23.436 bz.
  18. Le Bouscat: 23.334 bz.
  19. Gradignan: 23.096 bz.
  20. Cenon: 22.732 bz.
  21. Akize: 20.860 bz.
  22. Lormont: 20.636 bz.
  23. Arcachon: 11.679 bz.

[aldatu] Hizkuntzak

Hizkuntza ofizial bakarra frantsesa da, baina euskara eta okzitaniera (gaskoiera) ere mintzatzen dira.

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri: Galia Akitania

Erromatarrek, Augustok hain zuen, Galia banatu zuten lau lurraldeetarik bat Akitania izan zen. Lurralde haren mugak hauek izan: Poitu, iparraldean; Garona ibaia, ekialdean; Pirinioak, hegoaldean eta Bizkaiko golkoa, mendebaldean. Erromatarren kolonizazio garaian honako tribuak aipatzen ziren lurralde zabal hartako biztanleen artean: ausci (Auch), tarusates (Tartas), tarbelii (Akize), sibuzates (Saubusse), benearnenses (Biarno), bigerriones (Tarbe), elusates (Eauze), boates (Bordele), garites (Garona), onessii (Louchon), convenae (Saint-Bertrand-de-Commingues), consorani (Cousserans), tarusci (Ariège), aturienses (Aire), vasates (Basadois), sotiates (Soz), cocosates (Cocosa), lactorales (Lectoure) eta tolosates (Tolosa).

Aurkitu diren hizkuntz aztarnen arabera, akitaniarren hizkuntza euskararen ahaide hurbila bide zen. Honenbestean, euskarak gorde dituen aztarna zaharrenak, latinez idatziriko Akitaniako hilarrietan aurkituriko hainbat idazki izan litezke, euskarak neke handirik gabe argi ditzakeenak bestalde (Koldo Mitxelenaren arabera). Erromatarrek berek (Estrabon, Zesar) akitaniarrak galiarrengandik bereizten dituzte, hizkuntza, erakunde eta legeak desberdinak dituztela esanez eta Pirinioez bestaldeko herriekin dituzten antzekotasunak eta harremanak azpimarratuz.

Datu zehatzik ez dagoen arren, gauza jakina da Akitania monarkia zela erromatarrek hartu aurretik. Konkistatu ondoan, Inperioaren antolakuntza berriak Loira ibaiaren ertzeraino eraman zituen Akitaniaren mugak, akitaniarrak eta galiarrak probintzia berean sartuz. Bi herri desberdin hauen arteko gatazkek etenik ezagutzen ez zutenez, Erromako aginpideak hirutan banatzea onartu zuen IV. mendearen hasieran:

  • Aquitania prima (Avaricum: Bourges).
  • Aquitania segunda (Burdigala: Bordele).
  • Aquitania tertia edo Novempopulania (Lugdunum Convenarum: Saint-Bertrand-de-Commingues. Ausci: Auch, gero), jatorrizko lurraldea hartzen zuena, alegia.

Erromatarren indar militarra arras gutxitu zen garai horretan, kohorte bakarra zegoen lurralde osoan, Lapurdum hirian (Baiona), hain zuzen.

406. urtetik aurrera, Hispaniako bidean zihoazela, Akitaniatik igaro ziren suebiar, alano eta bandaloen inbasioen ondotik, bisigodoak azaldu ziren, Inperioaren ordenaren zaintzaile gisa, Akitaniako Tolosa eta Bordele hartuz. 419. urtean Tolosan egokitu eta erreinu godo berria sortu zuten. Novenpopulania hasieran erreinu honetatik kanpora geratu bazen ere, 461. urtean konkistatu zuten.

Bisigodoen agintea 507. urtean bukatu zen, Klovis buru zuten frankoak Alarikoren osteei nagusitu ondoan. Galera honen ondoan Toledo aldera bildu ziren bisigodo guztiak, erromatarren garaiko Galia frankoen eskuetan utziz, eta bat eginda agertzen diren bi aldeetako eusko-akitaniarrek beregaintasunari eutsi zioten, godoek eta frankoek, ipar eta mendebaldeetatik batera nahiz banaka egindako eraso etengabeei aurre eginik.

601. urtean Gaskoniako dukerria sortu zuten frankoek, eta Pirinioez iparraldeko eusko-akitaniarrak duke franko baten mende gelditu ziren. Godoen aurkako guduek eta euskaldunen altxamenduek frankoen boterea ahuldu ondoan, Akitania berriz ere beregain geratu zen, baina Euskal Herria eta Akitania dukerri banatan bereizirik. Banaketa honek baldintzatu du behin betikoz enbor beretik sorturiko bi herri hauen geroa.

Bisigodoen erreinua suntsitu zuten arabiarren sarrera ezin galaraziz (arabiarren Bordeleko garaipena) eusko-akitaniarrek frankoen laguntza eskatu eta hauek, Karlos Martell gidari, parte hartu zuten arabiarren aurkako gerran, eta musulmanak gibelerarazi (ez ziren gehiago Pirinioez goiti joango) Poitierseko gudua irabazi ondoan (732) Akitania eta Baskonia lurraldeen burujabetasunaren truke. Euskaldunek, Karlomagnoren gudarostearen aurka, irabazi zuten Orreagako gudua (778ko abuztuaren 15ean) testuinguru honetan ulertu behar da.

824. urtetik aurrera bi zati bereizi ziren Akitaniako lurraldean: Dukerria, Garona eta Aturri ibaien artean, eta Konderria, Aturri ibai ertzetik Pirinioetara. Pepin I.a Akitaniako erregeak frankoen inperio osoaren alde egindako liskarrek Akitanian sorturiko egonezinaz baliatuta, euskaldunek erabateko askatasuna lortu zuten eta akitaniar eta frankoengandik erabat lokabe geratu ziren. Akitaniak, frankoen elkarren arteko tirabirez baliatuta, erreinuaren antzeko boterea hartu zuen X. mendean, Baskonia edo Gaskoniako Dukerria ere hartuz (1058). 1154. urtetik aurrera, Ingalaterrako erregea Akitaniako dukea (Lapurdi eta Zuberoako dukea, Ipar Euskal Herriari dagokionez) ere izan zen, Henrike II.a Plantagenet eta Akitaniako Leonor ezkondu ondoan. Ingalaterrako eta Frantziako koroak gutiziatu zuten lurraldea izanik, Akitanian jabego gatazka ugari izan ziren: Karlos VII.ak konkistatu zuen azkeneko aldiz Frantziarentzat, Castillongo gudua irabazi ondoan (1453).

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Akitania
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak