Brindisi
Wikipedia(e)tik
Brindisi Italiako hego-ekialdeko hiri eta portua (Itsaso Adriatikoa) eta izen bereko probintziako hiriburua. 79.784 biztanle. Artzapezpiku-egoitza. Nekazaritza-, merkataritza- eta industria-gunea. Sartu-irten handiko portua. Probintzia, nagusiki nekazaritza-eskualdea da (barazkiak, laboreak eta mahastiak).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.