Bristolgo kanala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bristolgo kanalaren kokapen mapa.

Bristolgo kanala (ingelesez Bristol Channel eta galeseraz Môr Hafren, azken izen honek "Severn ibaiaren itsasoa" esan nahi du) Britainia Handiko itsasadarrik handiena da, Ingalaterrako Devon eta Somerset konderriak Galesko hegoaldetik banatzen dituelarik. Severn ibaiaren estuariotik Zelta itsasora hedatzen da. Britainia Handia uhartera itsasoz sartzeko sarbide garrantzitsua da, eta bere izena bere ertzean dagoen Bristol hiriarengatik daramaki.

Denera, Bristolgo kanalak 135 kilometro luze ditu, aldiz bere gune zabalenak 50 kilometroko zabalera du.

Koordenatuak: 51°18′N 3°37′W / 51.300°N 3.617°W / 51.300; -3.617