Bronte Campbell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bronte Campbell

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBronte Lynn Campbell
JaiotzaBlantyre1994ko maiatzaren 14a (29 urte)
Herrialdea Australia
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua58 kilogramo
Altuera179 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: campbell.bronte Twitter: bronte_campbel Olympic.org: bronte-campbell Edit the value on Wikidata

Bronte Campbell (Blantyre (Australia), 1994ko maiatzaren 14a) igeriketan aritzen den kirolari australiarra da.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), domina bat eskuratu zuen:
4x100 m errelebo librean, urrezko domina eskuratu, eta Munduko errekorra ME) ezarri zuten Australiako taldearekin, 3.30,65 minutuko denborarekin, AEBko taldearen (zilarrezkoa 3.31,89koarekin) eta Kanadakoaren aurretik sailkatuz (brontzezkoa, 3.32,89koarekin). Honako hauek osatzen zuten Australiako taldea: Bronte Campbell, Cate Campbell, Emma McKeon, Madi Wilson eta Brittany Elmslie-k.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen:

4x100 m errelebo librean, urrezko domina eskuratu zuen Australiako taldeak 3.29,69 minutuko denborarekin, eta Munduko errekorra (ME)) ezarri, Kanadako taldea (zilarrezkoa, 3.32,78koarekin) eta AEBkoa gaindituz (brontzezkoa, 3.32,81ekoarekin). Hauek osatzen zuten Australiako taldea: Bronte Campbell, Meg Harris, Emma McKeon eta Cate Campbell-ek. Mollie O'Callaghan eta Madison Wilson ere taldeko partaide ziren, baina ez zuten finaleko lasterketan parte hartu.
4x100 m lau-estiloko errelebo mistoan, brontzezkoa irabazi zuen 3.38,95 denborarekin, Erresuma Batuko taldearen (urrezkoa 3.37,58 denborarekin ME) eta Txinakoaren atzetik sailkatuz (zilarrezkoa, 3.38,86); hauek osatzen zuten taldea: Kaylee McKeown, Zac Stubblety-Cook, Matthew Temple, Emma McKeon, Bronte Campbell, Isaac Cooper eta Brianna Throssell-ek.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
1. postua, urrezko domina 4x100 m errelebolibrea, emakumezkoa[3]
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina 4x100 m errelebo librea,(ME),
emakumezkoa[4]
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina 4x100 m errelebo lau-estiloa,
mistoa[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Bronte Campbell» olympedia.org 2021-10-11n begiratua. (Ingelesez)
  2. «Bronte Campbell» olympics.com 2021-10-07an begiratua. {{Es}
  3. Igeriketa, 4x100 m errelebo librea, emaitzak 2016 olympedia.org (Ingelesez)
  4. Igeriketa, 4x100 m errelebo librea, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  5. Igeriketa, 4x100 m errelebo lau-estilo mistoa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]