Bruno Bauer
Wikipedia(e)tik
Bruno Bauer (Eisenberg, Alemania, 1809 - Rixdorf, Alemania, 1880) kritikaria eta filosofoa izan zen. Hegelen jarraitzaile ezkertiarra izan zen; bere lehen lanetan filosofia eta teologia adostu nahi izan zituen, baina kristautasun oro errotik ukatzera jo zuen berehala: San Joanen Ebanjelioko egintzen kritika (1840), Sinoptikoen historia ebanjelikoaren kritika (1841), Ebanjelioen kritika eta beraien jatorriaren historia (1851). Politikaz eta historiaz ere arduratu zen, eta lan ugari argitaratu zuen gai horiei buruz; horiek izan ziren Marx eta Engelsen kritikagai Familia Santua(1845) izenburuko liburuan.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.