Karl Marx

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau serie honen zatia da:
Komunismoa
Hammer and sickle.svg

Oinarrizko kontzeptuak
Filosofia marxista
Klase borroka
Internazionalismo proletarioa
Alderdi komunista
Agiri Komunista
Ideologiak
Marxismoa  Leninismoa  Maoismoa
Marxismo-leninismoa
Troskismoa  Jutxe
Ezkerrekoa  Kontsejismoa
Erlijiosoa  Anarkista
Komunismoaren Internazionalak
Liga Komunista
Lehen Internazionala
III. Internazionala
IV. Internazionala
Komunista esanguratsuak
François-Noël Babeuf
Karl Marx
Friedrich Engels
Piotr Kropotkin
Rosa Luxemburg
Vladimir Lenin
Josef Stalin
Leon Trotski
Mao Zedong
Che Guevara
Fidel Castro
Gertuko kontzeptuak
Anarkismoa
Antikapitalismoa
Antifaxismoa
Antikomunismoa
Estatu sozialista
Zentralismo demokratikoa
Proletarioren diktadura
Komunismoaren historia
Ezker politikoa
Luxemburgismoa
Ezker Berria
Poskomunismoa
Eurokomunismoa
Titoismoa
Sozialismoa  Estalinismoa
Ekonomia sozialista
Sinbologia komunista

Karl Heinrich Marx (maiatzaren 5, 1818 - martxoaren 14, 1883) filosofialari eta politikaren teorialari alemaniarra. Ekonomia eta politikari buruz idatzi zuen. Manifestu Komunistaren egilea izan zen Friedrich Engelsekin batera 1848. urtean. Bertan, komunismoaren oinarri teorikoak eta helburuak lehen aldiz agertu ziren era sistematikoan.

Haren lan nagusia Das Kapital liburua izan zen. Bera hil eta gero, obraren beste bi liburuki argitaratu ziren, Marxek hamarkadetan zehar egindako kapitalismoaren analisi kritikoekin.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Marxen erretratu (H.F. Helmolt (arg.): History of the World. New York, 1901).

Familia judu burges batean hazi zen, baina eliza ebanjeliko batean bataiatu zuten. Zuzenbide ikasketak egin zituen Bonn eta Berlingo jesuiten unibertsitateetan. Hemezortzi urte betetzean, Jenny von Westphalenekin ezkontzeko hitza hartu zuen. Artean egin zen Hegelen filosofiaren jarraitzaile, Berlinen kazetari gisan lanean ari zela. Bere ideia iraultzaileak zirela eta, hainbat alditan erbesteratu zuten, Parisera lehenik (garai hartan ezagutu zuen Engels, orduz geroztik beti ondoan izango zuen lagun mina) eta Bruselara gero. Han, filosofian soilik jardungo zuela erabaki zuen.

Zortzi seme-alaba izan zituen. Polizia beti ibili zitzaion atzetik. Prusiatik behin betiko bota zutenean, Londresera joan zen bizi izatera. Engelsek emandako babes ekonomikoari esker (Ingalaterrako hainbat lantegiren jabe baitzen), ikertzeko eta idazteko aski denbora lortu zuen eta 1867an, "Das Kapital" lana argitaratu. Marx gizartearen teoriko handienetakotzat hartu dute filosofo askok: filosofia ireki eta zabala du, baina aldi berean, kritikoa. Marxen testuingurua, 1814an Napoleon erori ondoren, Europak jasan zuen berregituratzean aurki daiteke, Vienako Batzarraren ondorengo egoeran.

[aldatu] Pentsamendua

Kapitalismoaren lehen krisi handiaren lekukoa eta biktima izan zen (1830ko hamarkadan) eta baita 1848ko Iraultzena ere. Marxek teoria ekonomiko bat garatzea planteatu zuen krisiari azalpen bat emateko gai zena, eta horrekin batera langileria bultzatu nahi zuen bertan parte hartzera aldaketa iraultzaile bat emateko.

Marxen lana modu ezberdinetan irakurria izan da. Bertan lan teorikoak eta ekonomiaren kritika, filosofiaren eztabaidak, erakunde politikoen adierazpena, lanerako koadernoak eta XIX. mendean gaurkotasuna zuten kazetaritzako artikuluak sartzen dira barnean. Obra ugari idatzi zituen Engelsekin batera. Marxek lan egindako aztergai garrantzitsuenak filosofiaren kritika, politikaren kritika eta ekonomia-politikaren kritikak izan ziren.

Zenbait autorek Marxen eta Engelsen lanak bateratu nahi izan zituzten sistema filosofiko batean, marxismoan, materialismo dialektikoa izeneko metodo filosofiko baten inguruan artikulaturik. Analisi marxisten errealitatearen printzipioak ere sistematizatuak izan dira materialismo historiko eta ekonomia marxista izenarekin. Materialismo historikotik, klaseen borroka jartzen duelarik analisiaren zentro bezala, XX. mendeko hainbat zientzialari baliatu izan dira: historialariak, soziologoak, antropologoak, artearen teorialariak eta abar. Alienazio teoriak ere eragin handia izan du.

Beste autore batzuek, Louis Althusser nabarmenduz, Marxen idatziak ez direla erabat koherenteak argudiatzen dute, baizik eta Marx berak, ekonomia politikoaren hausnarketa garatzen ari zenean 1850eko hamarkadan, lehengo kontzientzia filosofikoak alde batera utzi eta zientifikoki hasi zen lanean. Ikuspegi honetatik ez da zientzia marxistarik egongo, Marxek sozietate modernoen funtsezko mekanismoen funtzionamendua baizik. Horrela bere lan ospetsua sortuz, ”Das Kapital”.

Marxen lanak hainbat erakunde politiko inspiratu ditu kapitalismoa gainditzeko, adibidez “leninistak”. Leninistak langileen aldekoak ziren, eta nahi zutena zen lagileria burgesiari eta aristokraziari boterea kentzea eta haiek harekin geratzea. Hori guztia egin nahi zuten sozialismora eta komunismora iristeko. Hau eginez, gizartearen eta klaseen banaketarekin bukatzeko.

[aldatu] Ideia filosofikoak

Louis Althusser frantziarrak iMarx-en lanaren garapena aztertu zuen. Beraren iritziz, Marxen lanak bi alderditan banatzen dira. Interpretazio hau oso eztabaigarria izan zen eta gaur egun egile gutxik mantentzen dute. Althusserrek bi etapa aurkitzen ditu:

[aldatu] Marx gaztaroan (1845 arte)

Marx gaztea zenean alienazioa eta ideologia ikasi zuen Ludwing Feuerbach-en filosofiaren ikuspuntutik. Marxek galdetzen du: zertan datza lanaren alienazioa? Gehien bat, lana langilearekiko arrotza dela,hots, ez dagokio langileari. Ez da zoriontsu sentitzen, zorigaiztokoa baizik, ez du energi fisiko eta izpirituala garatzen. Lanetik kanpo sentitzen da eta bere baitatik kanpo ere.Bere lana ez da boluntarioa, ezarritako zerbait baizik eta lana egiterakoan sentitzen du ez dela berea, ez dagokiola berari, beste bati alegia. Horrek dakar gizabanakoaren galera. Gizakia definitzerakoan zerbait erreal bezala definitzen du, ekonomiako historiaren emaitza bat bezala. Gizakiaren autogenerazioa prozesu erreal,historiko-dialektiko bat da. Marxentzat gizakia berez zer den ezin da determinatu haren izpiritutik edo ideatik baizik eta gizakia beratik; benetako gizakia, gizaki erreala.Gizakia ez da izaki abstrakto bat, mundutik kanpo dagoena, baizik eta munduan dagoen zerbait, hau da, estatua eta gizartea. Jainkoa, filosofia eta estatua pentsamenduaren alienazioak osatzen dituzte, alienazio ekonomikoaren menpe dauden alienazioak, Marxek azkeneko hau konsideratzen du benetako alienazio bakarra. Marxek defendatzen du alienazioak gizakia pobretzen duela, bere bizitzako zenbait alderdi aldatzeko aukera ukatuz.Horrek bere errealitatearen kontzientzia faltsu bat eragiten dio, hala ere, hau ezabatu daitekeen gertakizun bat da. Politikari dagokionez, gizarte komunista bat planteatzen du. Gizaki alienatuaren eta gizaki komunistaren artean prozesu eraldatzailea kokatzen du. Soilik gizarte komunistan desagertuko da guztiz alienazioa.

[aldatu] Marx helduaroan (1845-1875)

Althusserrek dioenez “La ideologia alemana” eta “tesis sobre Feuerbach”en urtea haustura epistemologikoa finkatzen du (Gaston Bacherlarden kontzeptua). Honekin Marxek bere ideologikoa eta filosofikoa zen aurreko garaiarekin bukatzen du, eta materialismo historikoaren metodoa erabiliz ikasketa ekonomikoak eta historikoak garatzen dituen garai berri batekin hasiko da. Althusserrek esango lukeen modura “Continente historia” inauguratzen du Marxek. Garai berri hau bere obrarik garrantzitsuenaren garaia da: “El Capital. Critica de la economia politica.” Bestetik, aipatu beharrekoak dira obra honi sorrera eman zioten testuak: “La contribución a la crítica de la economía política”, “EL capital”eko lehen kapitulurako balioko ziona, eta, “Grundisse”, haustura epistemologikoaren kritikoei argumentuak jasotzeko balio izan ziena. Marxen helduaroan obra sistematikoagoa bilatzen da eta kontzeptu ekonomiko nagusienak sortzen dira: balorearen teoria, ustiapena gainbalioaren jabekuntza bezala edo krisi kapitalistei buruzko teoria azalgarria. Hala ere, beste autore batzuk, Erich Fromm barne, haustura epistemologikoa ukatzen dute eta Marxen pentsaera osoan zehar bere besterenganaketaren ideia oinarrizkoena dela defendatzen dute. Humanismo kontzeptuari gerturatuz, ez dute Marx gaztea eta Marx heldua izatearen bikoiztasun hori onartzen eta bere obraren jarraitasuna aldarrikatzen dute kontzeptu baten inguruan, gizakia eta bere besterenganaketa kapitalismoan.

[aldatu] Kritikak

XIX.mendean, Karl Marxek, politikan eta intelektualismoan garrantzia zeukan eta XX.mendeko ondareak, bere obraren eta pertsonalitatearen kritikak jasan zituen. XIX.mendeko kritika nagusiak intelektualen eta langileen mugimenduen antolatzaileen eskutik jasan zituen, politika inguruko iritzi ezberdinak zituztelako Marxekin alderatuz. Horien artean, Bakunin, anarkista eta iradoki Internazionalaren etsaia zen, Marx autoritarioa kontsideratuz.

XIX.mendearen azken herenean, baina gehienbat XX.mendean, mundu guztiko intelektual eta antolatzaile politikoek zeukaten marxismoaren indarrak, kontserbadore eta liberal askok hori baztertzen ahalegindu ziren. Kritika batzuk, Marxen lan konkretu batean zeuden elementuetan oinarritu ziren, beste kritikak aldiz, aurka jarri ziren, antolatzaile politikoek eta intelektualek sozialistak eta komunistak egin zituzten kanon marxista bertsioarekiko.

Marxen heriotzaren ondorioz, Austriako Böhm- Bawerk ekonomistak, “El Capital” lana ezeztatzen saiatu zen. XX.mendean kritika gogorrena Karl Popperrek egin zuena izan zen. “La sociedad abierta y sus enemigos”en profezia marxista aztertu zuen, historiagatik gezurtatua izana baita. Popperrek, lan batzuk egin zituen marxismoaren asmoak kritikatzeko zientziaren historia bezala, historizismoak huts egin zuela kontsideratuz.

Kritika pertsonalaren atalean, Paul Johnson historialariak, Intellectuals liburuan, Marxi kapitulu bat egiten dio, non liburu horretan, intelektual argien zimurkeria nabarmentzen den.

[aldatu] Lanak

  • Kapitala (Das Kapital) 1867.
  • Familia Santua (Die heillige Familie).
  • Filosofiaren Miseria (Das Ehlend der Philosophie).
  • Alderdi Komunistaren Manifestua edo Manifestu Komunista (Engelsekin batera) (Manifest der Kommunistischen Partei)
  • Ekonomia politikoaren kritikari ekarpena
  • Klase arteko borrokak Frantzian.
  • Luis Bonaparteren 18 Brumaire-a (Der Achtzehnter Brumaire des Louis Bonaparte)

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Karl Marx

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak