Bruno Ledoux

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bruno Ledoux

Bizitza
JaiotzaParisko 15. barrutia1964ko urriaren 1a (59 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaLycée Saint-Louis-de-Gonzague (en) Itzuli
Paris-Dauphineko Unibertsitatea
Conservatoire National des Arts et Métiers
Lycée Janson-de-Sailly (en) Itzuli
London School of Economics
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, zinema ekoizlea, arte bildumagilea eta media proprietor (en) Itzuli

IMDB: nm2392918 Allocine: 173103 Edit the value on Wikidata

Bruno Ledoux (Paris, 1964ko urriaren 1 - ) frantziar enpresari, zinema ekoizle eta bildumazalea da. Ezaguna da, batez ere, Libération egunkariaren akzioak erosiz erreskatatu zuelako[1]. 2011 eta 2014 artean akziodun nagusia izan zen, eta 2014an egunkariaren ikuskapen kontseiluaren presidente bilakatu zen.

2015etik Altice Media Group taldearen sortzaile eta akziodun minoritarioa da. Enpresa honek Libération, L'Express, L'Expansion, L'Étudiant, I24news telebista katea eta beste hainbat komunikabideren kudeatzailea da. Le Nouvel Économisteren eta Agate Météo komunikabideen akzioduna ere bada. Biarritz Olympiqueren kontrol akzioduna izan zen 2017ko uztailetik 2018ko maiatzera bitarte. France Vià telebista kate lokalen sarearen sortzailea izan zen 2017an. 2014an Ilbarritz jauregia erosi zuen, hotel bat eraikitzeko asmoz[2].

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Ledouxen hereniloba da, 1881an Société Minière et Metallurgique Peñarroya enpresa sortu zuena. Albert Ledoux ere bere aitona da, de Gaullen ordezkaria izan zena Hego Amerikan Bigarren Mundu Gerran. Familiak erroak ditu Biarritzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «Bruno Ledoux, l'homme qui veut bousculer « Libé »» Les Echos 2014-03-31 (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).
  2. (Frantsesez) Bonnefon, Olivier. (2014-12-08). Château d’Ilbarritz à Bidart : "une folie raisonnable" pour Bruno Ledoux. ISSN 1760-6454. (Noiz kontsultatua: 2021-10-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]