Brunswick-Lüneburgeko hauteslerria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hannoverko hauteslerria 1720an.

Brunswick-Lüneburgeko hauteslerriaHannoverko hauteslerria izenaz ere ezaguna— Ipar Alemaniako antzinako estatua da, Behe-Saxoniako hegoaldean zegoena. Germaniako Erromatar Inperio Santuko bederatzigarren hauteslerria zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, germaniar herriak bizi izan ziren han; gero, saxoien aginpidean Brunswick dukerriaren barne gertatu zen. Brunswick etxekoen artean banatuta zeuden lurraldeak Ernesto Augustok batu zituen XVII. mendearen bukaeran, eta Hannover hiriburu ezarri. Jakobo I.a Estuardoren alaba Sofiarekin ezkondurik, Jorje Luis haien semea Britainia Handiko errege izatera iritsi zen.

Halatan, 1714tik 1837ra Hannoverko hauteslea eta Britainia Handiko erregea pertsona bera izango zen. Garai hori aurrerapen eta oparotasun aldia izan zen Hannoverrentzat, Zazpi Urteko Gerra eta Napoleonen okupazioa jasan behar izan bazituen ere. 1814an erreinu bihurtu zen. 1837an, Gilen IV.a hiltzean, haren alaba Viktoria erreginak ezin izan zuen Hannoverko erregetza beretu, lege salikoa zela eta. Prusiaren eta Austriaren arteko gatazkan, bigarrenaren alde jardun zuen. Prusiako probintzia bihurturik, betiere Prusiaren kontrako oposizioaren gunea izan zen. Egun Behe Saxoniako landeko zatia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brunswick-Lüneburgeko hauteslerria Aldatu lotura Wikidatan