Brynjólfur Sveinsson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Brynjolfur Sveinsson

Brynjolfur Sveinsson (1605-1675), gotzain luteranoa izan zen Skalholt herrixkan, Islandia hegoaldean. Gotzain hau izan zen Codex Regiusa aurkitu eta Edda deitu zuena, Snorri Sturlusonek bere lana oinarritu zuen iturria zela onartu baitzuen.

Brynjolfurrek, eskuizkribuaren egiletza, Sæmundr fróðiri eman zion, XII. mendeko apaiz islandiar bat. Egungo adituek, baina, emate hau arbuiatu egiten dute, eskuizkribua, egile bat baino gehiagok idatzi zutela uste baitute.

1650ean, Frederiko I.a Danimarkakoak, Brynjolfur, Errege Historialari bezala izendatu zuen, berriki hildako Stephaniusen ordez. Postu horri uko egin zion, baina Islandian dokumentuak biltzeko ahalak eta bi egingo zituela agindu zuen. Bere lehen ekintzetako bat, bere elizbarrutiko fededunei, erregeari, antzinako eskuizkribuak, jatorrizkoak edo kopiak, opari bezala edo sariren baten truke emateko eskatzea izan zen. Bildu zituen islandiar eskuizkribuen artean, Flateyjarbok delakoa zegoen, Brynjolfurrek, idazkiaren jabea pertsonalki bisitatuz lortu zuena.

Brynjolfur, Hallgrimur Petursson idazle eta olerkariaren bizitzan izan zuen paperagatik ere ezaguna da.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak