Burhanuddin Rabbani

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Burhanuddin Rabbani
برهان الدين رباني
Burhanuddin Rabbani

Afganistango presidentea
2001ko azaroaren 13a – 2001ko abenduaren 22a
Lehen ministroa   Abdul Ghafoor Rawan Farhadi
Aurrekoa Mohammed Omar (Kontseilu Goreneko Presidentea)
Ondorengoa Hamid Karzai
1992ko ekainaren 28a – 1996ko irailaren 27a
Lehen ministroa   Abdul Sabur Farid
Gulbuddin Hekmatyar
Arsala Rahmani
Ahmad Shah Ahmadzai
Aurrekoa Sibghatullah Mojaddedi
Ondorengoa Mohammed Omar (Kontseilu Goreneko Presidentea)

1996ko irailaren 27a – 2001eko azaroaren 13a
Lehen ministroa   Gulbuddin Hekmatyar
Abdul Rahim Ghafoorzai
Ravan Farhâdi

Jaiotza 1940
Badakhshan probintzia, Afganistan
Heriotza 2011ko irailaren 20a
Kabul, Afganistan
Alderdi Politikoa Jamiat-e Islami
Lanbidea Unibertsitateko irakaslea
Erlijioa Islam

Burhanuddin Rabbani, persieraz: برهان الدين رباني - Burhânuddîn Rabbânî, (1940, Badakhshan probintzia, Afganistan - 2011ko irailaren 20a, Kabul, Afganistan) tajik etniako afganiar politikaria eta Jamiat-e Islami alderdi islamistaren sortzaile eta liderra da. 1996 eta 2001 artean Afganistango Presidentea izan zen baino talibanak Kabulen sartu zirelarik ihes egin behar izan zuen. Ondoren talibanen aurka borrokatzen zen Iparraldeko Aliantzako burua izan zen. Irailaren 11ko atentatuen ostean, talibanak erorarazteko AEBetako eta NATOko indarrekin elkarlanean aritzea onartu zuen. Iparraldeko Aliantza luze gabe jabetu zen Kabulez eta 2001ko azaroaren 13an Rabbanik presidente kargua berreskuratu zuen. Urte bereko abenduaren 22an Hamid Karzairen eskuetan utzi zuen lehendakaritza.

2006an Karzairen aurkako Fronte Nazional Batua koalizioko buru bilakatu zen. 2011ko irailaren 20an, Kabulen egindako atentatu batean hil zuten[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria.info: Afganistango presidente ohi Rabbani hil dute

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burhanuddin Rabbani Aldatu lotura Wikidatan