Calexico (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Calexico (musika taldea)
Datuak
JatorriaTucson
Musika motaalternative country (en) Itzuli, roots rock (en) Itzuli eta indie folk (en) Itzuli
Urteak1996
Produkzioa
Diskoetxea(k)EMI
Quarterstick Records
Informazio gehigarria
casadecalexico.com
IMDB: nm0129879 Facebook: calexico Twitter: casadecalexico Instagram: casadecalexico MySpace: casadecalexico Youtube: UC66HWSL-hGJWfkHjqaUuQyw Bandcamp: casadecalexicoSouncloud: casadecalexico Spotify: 1OmdWpAh1pucAuZPzJaxIJ iTunes: 14351970 Last fm: Calexico Musicbrainz: 5e372a49-5672-4fb8-ba14-18c90780c4f9 Songkick: 59359 Discogs: 9856 Allmusic: mn0000944293 Deezer: 1596 Edit the value on Wikidata
Zelt-Musik-Freiburg 2016 Jaialdia, Alemania

Calexiko Estatu Batuetako Indie folk, Indie rock eta americana estiloko taldea da. Tucsonen (Arizona) sortua da eta bi taldeburu ditu: Joey Burns (ahotsa eta gitarra) eta John Convertino (bateria). Giant Sand taldean jotzen hasi ziren elkarrekin Calexico sortu baino lehen. Musika eklektikoa, fusioa, du ezaugarritzat taldeak,[1][2] Estatu Batuetako hego-mendebaldeko eta Mexikoko iparraldeko folkaren eragina musika independenteko soinuekin konbinatuta. Muga giroko spaghetti western modernoaren soinu moduko bat.

Kaliforniako Calexico herritik dator izena, Mexikoko mugan dagoena. California eta Mexico hitzen elkarketa ere bada izena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giant Sanh taldea Tucsonera joan zen 1994an eta Han, Burnsek eta Convertinok Friends of Dean Martinez taldea sortu zuten, baina 1996an bertan behera utzi zuten proiektu paralelo hori. Urte horretan Spoke taldea sortu zuten baina berehala izena aldatu eta Calexico jarri zioten.

Lehen diskoa, Spoke (1996) izan zen, 2.000 kopiako edizio mugatua Hausmusik konpainia alemaniarrarekin. Calexico izenarekin Quarterstick Records konpainiarekin sinatu ondoren, taldearen behin betiko izenarekin berrargitaratu zuten lehen albuma.

1998an The Black Light izeneko bigarren diskoa grabatu zuten, Arizonako eta Mexikoko basamortuan inspiratutako diskoa, eta musika prentsan kritika bikainak jaso zituen.

Road Map (1999), zuzeneko tirada mugatuko disko bat, grabatu ondoren, Hot Rail diskoa argitaratu zuten 2000 urtean. Haren soinuak bilakaera izan zuen: biolinak, tronpetak eta tronpak sartuta eta jazzaren zein mariatxi musikaren eraginak, besteak beste. Françoiz Breut kantari frantsesaren kolaborazioa ere izan zuten Ballad of Cable Hogue abestian.

2000 urtearen amaieran, taldeak disko bat grabatu zuen, Amor Belod Duo bikote frantsesarekin batera, Tete a tete izenekoa, 2001ean salgai jarri zena. Urte berean, bandaren material argitaragabearekin bi bilduma argitaratu ziren: Even My Sure Things Fall Through (Mariachi luz de luna berrargitaratua), eta Aerocalexico.

The Scraping zuzeneko albumaren ondoren, 2003an Feast of Wire izeneko estudioko laugarren diskoa kaleratu zuten, eta disko salduenen Billboard zerrendan sartu ziren lehen aldiz. Disko honetako Güero Canelo kanta aukeratu zuten Collateral filmeko soinu-bandan parte hartzeko. Urtebete geroago, lehen DVDa argitaratu zuten, World Drifts In: Live at the Barbican izenburupean.

Joey Burns abeslaria

2005ean Iron & Wine-rekin partekatutako EP bat grabatu zuten In the Reins izenburupean, eta oso harrera ona izan zuen kritikak. Horrez gain, Billboard 200en sartu eta independenteen zerrendetan 12. postura iristea lortu zuten. Grabazioaren ondoren, bi taldeek bira bateratu bat egin zuten diskoa sustatzeko. Urte berean Françoiz Breutekin lankidetzan aritu ziren berriro, Une Saison Volée izeneko albumeko zenbait abestitan..

Bere bosgarren lan ofizialak, Garden Ruin (2006) izan zen, non agerian geratu zen lehen garaiko americana estilora itzuli zirela, haize-instrumentuei garrantzi gutxiago emanez eta kantuan zein gitarretan arreta handiago jarriz. Album politikoena ere izango litzateke, alde handiz, gerraren tragedia eta bere herrialdeko sektore batzuen abertzaletasun itsua kritikatuz. Roka abestian, Amparanoia kantariak parte hartu zuen, aurretik biretan korista gisa lagundu baitzien.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1997 Spoke
  • 1998 The Black Light
  • 2000 Hot Rail
  • 2003 Feast of Wire
  • 2006 Garden Ruin
  • 2008 Carried To Dust
  • 2012 Algiers
  • 2015 Edge of The Sun
  • 2018 The thread keeps
  • 2022 El Mirador

Bestelako albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1999 Road Map
  • 2000 Travelall
  • 2001 Tete a tete
  • 2001 Aerocalexico
  • 2002 Scraping-
  • 2005 The Book and The Canal
  • 2007 Tool Box
  • 2010 Circo (Soundtrack)
  • 2020 Seasonal shift

EP[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2001 Even My Sure Things Fall Through
  • 2004 Convict Pool
  • 2004 Black Heart
  • 2005 In the Reins, Iron & Winerekin batera

DVDa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2004 World Drifts In: Live at the Barbican

Remix[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2001 "Human Calexico Voz Version" Goldfrap-en abestiaren remix-a.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. CALEXICO | Jazzaldia. (Noiz kontsultatua: 2022-07-21).
  2. Imaz, Andoni. «Mendebalde Urruneko cumbia» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-07-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]