Tronpa (musika tresna)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tronpa bat
Artikulu hau musika tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Tronpa.

Tronpa edo frantziar kornoa izaera oso moldagarri bat duen eta pistoi gutxirekin (metalezko haize instrumentu guztiek duten ezaugarria) tesitura oso zabal bat hartzen duen metalezko haize instrumentu bat da. Tronparen soinua oso aberats eta adierazgarria da. Gainera, musika tresna honek soinu leun eta gozoak zein latz eta gogorrak sor ditzake. Tronpari soinu efektu bereziak lortzea ahalbidetzen dioten zenbait baliabide tekniko daude, sordina, itzaltzailea eta cuivré delakoa esaterako.

Bere aurrekaria animali adar bat edo krustazeo baten karakola bat da.

Tronpa hodi estu eta luze batez osatua dago. Metalezko kono formako hodi hau biribilkatu eta kanpai formako pabilioi ireki batean amaitzen da, eta tudel deritzonean hasten da (musika tresnaren gorputzaren hasiera), non ahokoa jartzen den.

Soinua ahokoaren barnean ezpainen bibrazioagatik sortzen da, airearen presioaren eraginaren bidez: hau garbitzen doa pabilioira iritsi arte, nondik kanpoaldera igortzen den.

Gaur egun, tronpa Fan eta Si ♭ goikoan erabiltzen da. Tronpa bikoitza ere hedatua dago, zilindro berezi bat aplikatuz Fan edo Si bemol goikoan afina daitekeena musikariaren beharren arabera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen tronpak ehizan eta gerran erabili ziren, eta animalietan zuten jatorria. XVI. mendetik aurrera bere gorputza espiralean biribilkatua agertzen da eta tronpa natural izena jasotzen du.

Antzinako tronpak egungoak baino sinpleagoak ziren. Antzinako tronpa hauek metalezko hodiz eginak zeuden eta irekidura "eztandatu" bat zuten (kanpai edo pabilioia). Jatorrian ehizan erabiltzen ziren, sarritan zaldi gainean. Tonu aldaketa erabat ezpainek egiten zuten. XIX. menderarte ez zitzaizkion balbulak gehitu.

Tronpak (edo, askotan, tronpa pareek) ehizatzeko ideia deitzen zuten, edo, barrokoan, noblezia, erregetza edo jainkotasuna ordezkatzen zuten.

Antzinako tronpak ohi fa, mi, mi bemol, si bemol eta don afinatuak zeuden eta tonu horietako baten sail armonikoetan eskuragarri zeuden nota bakarrak horiek zirenez, ez zegoen tarteko tonu ezberdinetan jotzeko trebeziarik. Muga honentzako konponbidea "kurba" edo "tonotxo"en erabilera zen, hau da, luzera ezberdineko hodiaren sekzioak, behin sartu ondoren, tresnaren luzera eta hala bere tonua aldatzen zutenak.

Azkenean, tronpa jotzaileak pabilioian eskuineko eskua sartzen hasi ziren tresnaren luzera aldatzeko, tonalitatea tonu bateraino aldatuz. Honek notak jotzeko aukera gehiago eskaintzen zituen lan bakar batentzako erabilitako sail armonikoetan. Klasizismo garaian tronpa melodia asko jotzeko gai zen tresna bihurtu zen.

1815 aldean pistoien erabilera sartu zen (zapalduak izatean igo eta jaitsi egiten diren elementuak, hala airea pasatzen utziz) tonu ezberdinetan jotzeko malgutasun handiagoa emanez. Izan ere, erabat lehen aldiz eskala kromatikoa osorik erabiltzen duen musika tresna bihurtu zen.

Alabaina, kontserbatorio eta tronpa jotzaile tradizional askok hasieran ez zuten aldaketa onartu, balbula gabeko tronpa edo tronpa naturala tresna hobea zela adieraziz. Jotzaileren batzuk gaur egun ere, tronpa natural bat erabiltzen dute, baina soilik lan bat idatzia izan zen soinua lortu ahal izateko.

Tesitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tronparen erregistroa si bemol1etik fa5eraino doa. Muturrekoagoak diren soinuetara iris daiteke (fa1etik si bemol5eraino, baina hauen erabilera ez da gomendatzen, jotzeko oso arriskutsuak baitira. Tresna honentzako kontzerturik zail eta ederrenetako batzuk Robert Schumann, Wolfgang Amadeus Mozart, Reinhold Glièrek edo Richard Straussek idatzi zituen beste batzuen artean.

Idazketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tronpa musika tresna transpositore bat da, hau da, bere benetako soinua partituran idatzitakoaren ezberdina da, orokorrean, tronparen benetako soinua partituran idatzitakoaren bosten bat baxuagoa da.

Tradizioagatik, tronpa jotzaileek euren partiturak sol klabedun armadurarik gabe irakurtzen dituzte, baina lanaren tonalitatearen arabera hala beharko duen nota oro aldatzen joango da.

Gaur egun gehien erabiltzen den tronpa bikoitza den arren, konposatzaileak tronpa fan balego bezala idazten du. Erregistro ertain eta goiko notak solen klabean idazten dira, eta idatzita dagoena baino bosdun bat justu beherago entzuten dira. Aldiz, erregistro grabeko notak faren klabean idazten dira laugarren lerroan, eta 1920 baino lehenagoko partitura gehienetan adierazitako notak baino laudun bat gorago jotzeko idatziak zeuden.

Hala, partituran fa4 bat idatzita baldin badago solen klabean edo fa3 bat faren klabean, benetako soinua si bemol3 bat izango da, fa4ren beheranzko bosdun justua dena.

Mekanismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tronpa hiru, sei edo zortzi zilindroz osatua dago (tronpa bikoitza, sinplea ala hirukoitza den arabera), hau, beste musika tresna batzuen artean fliskornoa, alemaniar tronpeta eta tuba eta tronboi mota askok ere erabilitako makineria sistema bat delarik. Beste metalezko haize instrumentu batzuk, tronpeta, tronboiren batzuk edo tubaren batzuk kasu, pistoiak erabiltzen dituzte, euren funtzioa berbera den arren, forma eta ibilbideari dagokionez oso ezberdinak direnak (zilindroek horizontalki biratzen dute eta pistoiak goitik behera bertikalki mugitzen dira).

Tronpa jotzaile ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tronparen soinuaren espektrograma.

Orkestrako tronpa jotzaileak:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tronpa (musika tresna) Aldatu lotura Wikidatan