Calvin Klein
Wikipedia(e)tik
Calvin Klein estatubatuar moda-diseinatzailea da (New York, 1942). Moda eta Teknologia Institutuan ikasi zuen (1962), eta, sei urte geroago, nahiko esperientzia zuela iritzi zionean, bere enpresa sortu zuen: Calvin Klein. Oso estilo berezia landuz, soiltasuna eta sofistikazioa elkartu zituen arropa arruntetan (galtza bakeroak, barruko arropa). Jendeak oso harrera ona egin zien. Arroparekin batera, kosmetiko- eta perfume-sorta bat ere merkaturatu ditu.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.