Campanula

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Campanula persicifolia

Campanula kanpanulazeoen familiako landare fanerogamoen genero bat da. Izena latinetik dator (latinez Campanula: ezkila txikia).

Generoak 300 espezie eta hainbat subespezie hartzen ditu barnean, eta Ipar-hemisferioko eskualde epeletan hazten dira. Gehienak urterokoak dira, baina badira bi urtez behingoak eta iraunkorrak ere. Tamainari dagokionez, 5 cm-ko garaiera (eskualde artikoetan) edo tenperatura altuagoko eskualdeetan 2 m-ko garaiera izan dezakete.

Loreek ezkila-formako korola dute, eta urdinak, zuriak edo arrosak dira. Espezie batzuk apaingarri modura landatzen dira. Fruitua barnean hazi ugari dituen kapsula bat da.

Campanula generoko espezie zenbait lepidoptero batzuen larben elikagai dira.

Erreferentziak [aldatu]