Campo Grande
|
Campo Grande |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Estatua | |||
| Estatua | Hegoaldeko Mato Grosso | ||
| Koordenatuak | 20°27′44″S 54°36′40″W / 20.46222°S 54.61111°WKoordenatuak: 20°27′44″S 54°36′40″W / 20.46222°S 54.61111°W | ||
| Eremua | 8.096,051 km2 | ||
| Garaiera | 592 m | ||
| Biztanleria | 805.397 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 99,48 bizt./km² | ||
| Sorrera | 1872 | ||
| http://www.capital.ms.gov.br | |||
Campo Grande, Brasilgo hiria, Hegoaldeko Mato Grosso estatuko hiriburua, Brasiliatik 1.134 km-ra.
Eduki-taula |
Ingurunea [aldatu]
Campo Grande ingurune neotropikalean dago, eta fitogeografikoki sabanaren eremu barruan dago (Brasilen cerrado esaten zaiona). Horrez gain, basoak eta soroak ere badaude.
Mendiko klima tropikala du, erdihezea eta beroa: udak hezeak dira, eta neguak lehorrak (maiatzetik irailera edo urrira bitartean). Itsasoaren eraginik ez dagoenez, tenperatura hotzenen eta beroenen arteko tartea handia da.
Ekonomia [aldatu]
Abeltzaintza, merkataritza eta elikagaien industria dira jarduera ekonomiko nagusiak, eta zerbitzuek ere indar handia daukate. Hegoaldeko Mato Grossoko gune ekonomiko garrantzitsuena da Campo Grande: langile gehienak hirugarren sektoreko jardueretan egiten dute lan (merkataritza eta zerbitzuak), baita eraikuntzan ere. Turismoko gunea ere bada. Aireportua du.
Historia [aldatu]
1872. urtean, José Antônio Pereira kokatu zen oraingo hiria den inguruan, Maracaju Mendikatean, orduan inor bizi ez zen lekuan. Urteekin, jendea erakartzen joan zen, eta 1899. urtean hiri izendatu zuten Campo Grande.